Darwinismoa eta Gizarte Egiturak: Azpikulturak eta Eboluzioa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Darwinismoa: Eboluzioaren Teoria eta Lau Ideia Nagusiak

Charles Darwinek eta Alfred Russell Wallacek beren behaketetan oinarritutako eboluzioaren teoria berri bat aurkeztu zuten. Teoria horrek lau ideia nagusi ditu:

  1. Aldagarritasuna

    Bikote bizidun baten ondorengoak ez dira berdinak elkarren artean, eta desberdintasun batzuk dituzte gurasoei dagokienez. Era berean, Darwinek zenbait aldaketa (mutazioak) heredagarrien eta heredagarriak ez direnen arteko bereizketa ezarri zuen.

  2. Superpopulazioa

    Izaki bizidunek espezieak irauteko behar baino ondorengo gehiago sortzen dituzte.

  3. Existentziaren Aldeko Borroka

    Superpopulazioaren ondorioa borroka da, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako.

  4. Hautapen Naturala

    Existentziaren aldeko borrokak mugatzen du ongien egokituriko norbanakoen iraupena. Ingurumenera egokitzeko ezaugarri onenak dituzten norbanakoek aurrera egingo dute bizitzan; besteak, ordea, desagertu egingo dira. Horiek ondorengoei utziko dizkiete beren aparteko ezaugarriak. Horrela, biziaren aldeko borrokan abantailatsuak diren aldaketa txikien baturak, denbora luzez, gaur ezagutzen ditugun espezieen sorrera ekarri zuen.

Darwinen Teoriaren Mugak eta Mendelen Ekarpena

Darwinen teoriak zenbait auzi azaldu gabe utzi zituen, adibidez, nola transmititzen diren aldaketa horiek guztiak. Arazo hori azal zezakeen Gregor Mendelek proposatu zuen teoriak, eta galdera hori argitzeko lehen urratsak eman zituen.

Azpikulturak eta Kontrakulturak

Kultura guztien baitan, kide guztiek ez dute berdin pentsatzen edo ez dira berdin bizi; beraz, kultura batean era askotako kideak daude. Zentzu horretan sortzen da azpikultura terminoa:

Gizarte moderno guztiek dituzte konplexu batzuk partekatzen dituzten pertsona-taldeak, gizarte horretako gainerakoek partekatzen ez dituztenak. Esate baterako, aberatsen bizimodua eta behartsuena oso desberdinak dira. "Nerabeen kulturak" portaera eta janzkera-estilo bereziak dauzka, eta zer esanik ez hiztegia, zaharrek nekez uler dezaketena.

Azpikultura Motak

Azpikultura okupazionalak, erlijiosoak, nazionalak, lurraldekoak eta beste hainbat faktore daude.

Kontrakultura

Kontrakultura kultura menderatzailearen aurkako jarrera aktiboan daudenek osatzen dute. Batzuetan kultura eta gizarte alternatiboaren bat proposatzen dute, eta beste batzuetan ihesbideak baino ez dira. Kultura korapilatsua den neurrian, "zapalkuntza kulturala" nabariagoa bihurtzen da.

Entradas relacionadas: