Datu Basearen Bizi Zikloa: Analisia, Diseinua eta Normalizazioa
Clasificado en Informática
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Datu Basearen Bizi Zikloa: Fasetik Fasera
Datu basearen bizi zikloan hiru fase nagusi bereizten ditugu:
1. Analisia
Fase honetan, datuen azterketa sakona egiten da eta datu basearen inguruko eskakizunak biltzen dira. Diseinu kontzeptuala gauzatzen da eta E/R (Entitate-Erlazio) eredua lortzen da.
E/R Ereduaren Osagaiak:
- E/R Eskema: Datu basearen datuen egitura eta atal estatikoa adierazten du.
- Entitatea: Datu basean informazioa gorde nahi zaion objektua da (pertsona, lekua, gauza, kontzeptua...). Lauki zuzen batez irudikatzen da.
- Atributua: Entitatearen ezaugarria da, zirkunferentzia baten barruan adierazten dena.
- Erlazioa: Entitateen arteko lotura da, erronbo batez irudikatzen dena.
2. Diseinua
Analisian identifikatutako datuak antolatzen dira, diseinu logikoaren bidez. Diseinu logikoaren faseak honako hauek dira:
- DBko taulak zehaztu.
- Taulen atributuak zehaztu.
- Erlazioak ezarri.
3. Normalizazioa
Erredundantziak eta menpekotasun ez-desiragarriak saihesteko helburuz, datu base bateko taula multzoa egitura sinpleagoa duen beste taula multzo batean bilakatzen duen prozesu errepikakorra da. Diseinuaren egokitasuna neurtzeko erabiltzen da.
Normalizazio Formak:
- 1FN (Lehenengo Forma Normala): Taula batek ez du atributu anizkoitzik eta erregistro bakoitzak atributu bakoitzean balio bakarra duenean betetzen da.
- 2FN (Bigarren Forma Normala): 1FN betetzeaz gain, gako nagusia ez diren atributu guztiak osorik identifikatuak izateko gako nagusia behar dutenean betetzen da. Mendekotasun partzialak ezabatu eta taula berrietan adierazi behar dira.
- 3FN (Hirugarren Forma Normala): 2FN betetzeaz gain, gako ez diren atributuak ez daude beste gako ez diren atributuen menpe. Mendekotasun iragankorrak ezabatzen dira.
4. Osotasun Baldintzak
Osotasun Erreferentziala: Bigarren mailako taulan sartzen diren datuek, taula nagusian egon behar dute edo baliogabeak izan. Hau da, gako atzerritarraren balioek bat etorri behar dute erlazionatutako jatorrizko taulako gako nagusiarekin, edo bestela, bere balioa Nulu izan daiteke.
Aukerak:
- Erlazionatutako eremuen aldaketa kateatua.
- Erlazionatutako eremuen ezabaketa kateatua.
5. Datu Basearen Sorrera
Diseinu fisikoaren bidez gauzatzen da.