Datu Transmisioa eta Kommutazio Teknikak Sareetan

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB

Datu Transmisioaren Sailkapena

Transmisio-Sekuentziaren Arabera

Datuen transmisio-sekuentziaren arabera, hiru mota nagusi bereizten dira:

  • Simplex: Komunikazioa norabide bakarrean egiten da.
  • Half-duplex: Igortzeko eta jasotzeko transmisio-bide bera erabiltzen da; beraz, komunikazioa txandaka egiten da. Erabiliena da.
  • Full-duplex: Datuen sarrera eta irteerarako transmisio-bide desberdinak erabiltzen ditu, hau da, aldiberean informazioa igorri eta jaso dezakete. Terminal konplexuak behar ditu.

Datuen Transmisio-Moduaren Arabera

Datuen transmisio-moduaren arabera, bi sailkapen nagusi daude:

  • Seriea: Datuen bitak banan-banan bidaltzen dira kanal bakar batetik. Gero, bita jasotzen duenak informazio osoa berreraikitzen du. Distantzia luzeetarako erabiltzen dira, kablea aurrezten delako.
  • Paraleloa: Kasu honetan, datuaren bit guztiak batera igortzen dira. Oinarrizko datuaren bit kopurua transmisio-bidearen kanal kopurua da. Konplexuagoa delako, azkarragoa da. Distantzia laburreko transmisioetarako erabiltzen da. Distantzia luzeetan, ondorengo eragozpenak ditu: kostu handia (kanal asko mantendu behar direlako).

Sinkronismoaren Arabera

Komunikazio egokia izateko, beharrezkoa da ekipoak sinkronizatuta egotea. Hau da, igorleak eta hartzaileak oinarri-denbora bera izatea:

  • Bit-eko sinkronismoa: Bit-en hasiera eta amaiera zehazteko balio du.
  • Karaktere-sinkronismoa: Honekin karaktere baten lehenengo bita zein den jakingo da.
  • Mezu-sinkronismoa: Mezuaren (informazioa, erroreak detektatzeko) hasiera eta amaiera definitzen da.

Transmisio Asinkronoa

  • Start-Stop bit-ek errendimendua murrizten dute.
  • Karaktereak edozein momentutan igorri daitezke.
  • Karaktereen ez-okupazio denbora aleatorioa da.
  • Bit-en transmisio-abiadura konstantea da karaktere bakoitzaren barnean.
  • Sinkronismo-erroreek karaktere bakar baten galera suposatzen dute.

Transmisio Sinkronoa

  • Errendimendua hobea da.
  • Karaktereak blokeetan gordetzen dira, geroago igortzeko.
  • Karaktereen artean ez dago ez-okupazio denborarik.
  • Bit-en igorpen-abiadura konstantea da bloke bakoitzaren barnean.
  • Sinkronismo-erroreak baldin badaude, bloke oso bat galtzen da. Bloke txikiagoak egiten badira, galera murrizten da, baina errendimendua okerragoa bihurtzen da.

Konexio-Motaren Arabera

Konexio-motaren arabera, bi sailkapen nagusi daude:

  • Puntutik punturako konexioa: Horrelako konfigurazio batean, transmisio-bidetik doan informazioak jatorri eta helburu bakarrak ditu. Konexioa informazioa bidaltzeko eta jasotzeko prest dago beti.
  • Puntutik puntu askotarako konexioa: Kasu honetan, zirkuitu bakar batek nodo asko konekta ditzake. Ekipo guztiek transmisio-kanal edo transmisio-bide bera dute informazioa bidaltzeko eta jasotzeko.

Kommutazio Teknikak

Kommutazioaren Oinarriak

  • Kommutazioa sare publikoetatik informazioa igortzeko teknika da.
  • Hiru teknika nagusi daude:
    • Zirkuitu-kommutazioa
    • Mezu-kommutazioa
    • Pakete-kommutazioa
  • Kommutazioaren helburua transmisio-bidetik doan informazioaren bideratze egokia da. Bi mota bereiz daitezke:
    • Konexiodun sistemak edo konexiora bideratuak: Igorleak informazioa bidaltzen du hartzailea prest dagoenean bakarrik. Horretarako, konexioa ezarrita egon behar da edo dei bat dago.
    • Konexio gabeko sistemak (datagramak eta mezuak bezalakoak): Igorleak ez du deirik ezartzen, baizik eta informazioa bidaltzen du, eta sareak bere helburua (hartzaileari informazioa zuzen heltzea) beteko duela uste du.

Zirkuitu-Kommutazioa

  • Dei bat egiten denean, transmisio-bide elektriko batetik doa, eta bide hori deiak irauten duen bitartean erreserbatuta dago.
  • Hiru etapa ikusten dira teknika honetan:
    1. Lehenengoan konexioa egiten da; bertan, informazioaren igorpenerako transmisio-bide egokia aukeratu eta erreserbatu egiten da.
    2. Bigarren etapan informazioa igortzen da erreserbatutako transmisio-kanaletik.
    3. Azkenengoan transmisioa eten egiten da eta transmisio-bidea (edo kanala) askatu.

Mezu-Kommutazioa

  • Igorleak bidalitako informazio osoa, hartzailearen nortasuna barne, mezu bakar batean doa.
  • Informazioa bidaltzeko zirkuituaren erreserba ez da egiten.
  • Teknika honen desabantailak:
    • Bidali behar diren paketeak oso luzeak izatea eta, ondorioz, zirkuituen erabilpena monopolizatzea.
    • Lotura-puntuek memoria kantitate handi bat izan behar dute, bidali behar diren mezuak gordetzeko.

Pakete-Kommutazioa

  • Teknika honetan mezuak paketeetan zatitzen dira, saretik igortzeko.
  • Pakete bakoitzak sareko bide desberdinak har ditzake.
  • Sareko lotura-puntu batek (nodoak) pakete bat jasotzen duenean, paketearen direkzioa aztertu eta hurrengo lotura-puntua zein izango den erabakitzen du.
  • Zirkuitu Birtuala edo Konexiora Zuzendutakoa: Bi muturren artean konexio birtual bat egiten da. Konexioa logikoa da.
  • Konexio Gabekoa: Pakete bakoitza bere bidetik doa, besteekin erlaziorik eduki gabe. Horregatik konexio gabekoa deitzen zaio.

Entradas relacionadas: