Datuen Begiztapena eta Egiaztapen Mugatua: Prozedura Gida

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

Datuen Begiztapen Prozedura

I. Datuen begiztapen prozedura:

123. artikuluak kudeaketa prozeduren artean kokatzen du. 131, 132 eta 133. artikuluetan arautzen da. 131. artikuluaren arabera, kasu batzuetan bakarrik aplikatzen da. Ezaugarri komun bat da bere garaian aitorpen bat edo autolikidazio bat egin zela.

Kasuak dira:

  • Bertan akats formalak edo errakuntza aritmetikoak daudela.
  • Administrazioak dituen datuekin bat ez datorrela.
  • Modu nabarian arauak gaizki aplikatu zirela.
  • Aitortutako datuak argitu edo justifikatu behar direla, betiere jarduera ekonomikoei buruzkoa ez badira.

Beraz, aitortutako datuak egiaztatzen dira. Prozedura honen bidez ezin dira aztertu aitortu ez diren datuak eta egitateak. 132: prozedura eta tramitazioa. 133: nola bukatzen den prozedura.

132.1 artikuluaren arabera, prozedura bi modutara has daiteke:

  • Subjektuari ziurtagiriak edo datuak argitzea eskatuz.
  • Zuzenean jakinaraziz behin-behineko likidazioaren proposamena.

Bi kasuetan proposamena subjektuari jakinarazten zaio, alegazioak egiteko epea emanez. Gero, behin-behineko likidazioa egiten da.

133. artikuluaren arabera, prozedura 5 modutan amaitu daiteke:

  • Ebazpenaren bidez: bertan adierazten da ez dela egin behar behin-behineko likidazioa edo akatsak zuzentzen dira.
  • Behin-behineko likidazioaren bidez: hau motibatu egin behar da.
  • Subjektuak akatsak zuzenduz.
  • Kaduzitatea: prozedura hasita 6 hilabete igarota. Ezer jakinarazi gabe 6 hilabete igarotzen badira, ulertzen da prozedura kadukatu egin dela. Baina preskripzio epean, 4 urte, berriz, prozedura martxan jartzeko aukera izango da.
  • Egiaztapen mugatua edo ikuskaritza prozedura hasita.

Egiaztapen Mugatua

II. Egiaztapen mugatua:

123. artikuluak kudeaketa prozeduran sartzen du eta arautzen da TLOren 136. artikulutik 140ra. Organo kudeatzaileek eta ikuskatzaileek garatu dezakete. Prozedura honek 3 muga handi ditu:

  • Merkataritzako kontabilitatea ezin da aztertu.
  • Hirugarrenari finantza mugimenduei buruzko informazioa ezin zaio eskatu (136.3).
  • Tributu lege horretatik kanpo ezin dira jarduerak egin.

Entradas relacionadas: