DBKS Berreskuratze-mekanismoak eta Transakzioak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Alderdi Orokorrak

DBKS-ak informazioaren eskuragarritasuna bermatu behar du. Horregatik, datu batzuk/guztiak galerazten dituzten hutsegite logiko edo fisikoetatik berreskuratzeko mekanismoak eskaintzen ditu.

DBKS-eko Berreskuratze-mekanismoa

  • Hutsegitea gertatu aurretik zuen azken egoera koherentera berreskuratzeaz arduratzen da.
  • Erabilgarritasun handia bermatu behar du, berreskuratze-denbora murriztuz.

Transakzioa: Definizioa (I)

  • Prozesatze-unitate logikoa: Datu-baserako hainbat atzipen-eragiketa (kontsultak edo eguneraketak) egikaritzen dituen sententzia-segida.
  • Osotasun-kontrolerako unitate logikoa: DB-a egoera koherente batetik bestera eramaten duen sententzia-segida.

Transakzioa: Definizioa (II)

Eta aldi berean:

  • Konkurrentzia-kontrolerako unitate logikoa
  • Berreskuratze-unitate logikoa

Transakzioa: Exekuzioa

  • Irakurketa/idazketa multzoa:
    • START TRANSACTION [BEGIN]
    • [END]
  • Transakzioaren amaiera:
    • Ondo bukatzen bada: eguneraketak datu-basean gorde behar dira (COMMIT).
    • Ondo bukatzen ez bada: datu-basean eragindako aldaketa guztiak desegin egin behar dira (ROLLBACK).

ACID Propietateak (I)

  • Atomicity – Atomikotasuna (prozesatze-unitate logikoa): Transakzio bat ezin da partzialki exekutatu: oso-osorik exekutatzen da, edo ez da batere exekutatzen.
  • Consistency – Koherentzia mantentzea (osotasun-kontrolerako unitate logikoa): DB-a egoera koherente batetik beste egoera koherente batera eramaten du.

ACID Propietateak (II)

  • Isolation – Isolamendua (konkurrentzia-kontrolerako unitate logikoa): Transakzio bat beste transakzioetatik isolatuta exekutatzen ari balitz bezala exekutatu behar da. Transakzio baten exekuzioak ez du interferentziarik sortu modu konkurrentean exekutatzen ari diren beste transakzioekin.

ACID Propietateak (III)

  • Durability – Iraunkortasuna (berreskuratze-unitate logikoa): Transakzio hitzartu batek egindako aldaketek (COMMIT egin ondoren) iraun behar dute. Aldaketa horiek ez dira hutsegite baten ondorioz galduko.

Berreskuratzea: Definizioa

Informazioa egoera koherente batera eraman, sistemaren errore baten ondorioz sortutako (balizko) egoera inkoherente batetik.

DBKS-ak bermatzen du:

  • Transakziorik galtzen ez dela.
  • Transakzioak ez direla partzialki exekutatzen.
  • Transakzioak behin bakarrik exekutatzen direla.

Oinarri Nagusia

Erredundantzia fisikoa.

Beharrezko Informazioa (I)

Berreskuratze-azpisistemak transakzioak kontrolatu behar ditu:

  • Noiz hasten da?
  • Noiz amaitzen da?
  • Ondo amaitzen da?
  • Bertan behera uzten da?

Beharrezko Informazioa (II)

Berreskuratze-kudeatzaileak hurrengo eragiketak kontrolatzen ditu:

  • START TRANSACTION
  • READ*
  • WRITE
  • END_TRANSACTION
  • COMMIT
  • ROLLBACK

Entradas relacionadas: