Decroly: Interesguneak eta Ideia Elkartuak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB
Ardatz Pedagogikoa
Ideia Elkartuak eta Interesguneak
Eskola aktiboak interesaren pedagogia esan nahi du, eta interesaren pedagogiak metodo aktiboak eskatzen ditu. Horretarako, metodoa interesguneak dira, haurrek proposaturiko gaiak abiapuntu izanik. Hau horrela izanik, eskolak ikaslearen beharrizan eta interesetan oinarritu behar du.
Decrolyk dituen helburuetara iristeko, interesguneen metodologian oinarritzen da, eta metodologia hau ideia elkartuen programan kokatzen da. Interesguneak eskola-programazio unitarioa (ez dago ikasgairik, dena elkarrekin lotuta dago: matematika, gizartea, heziketa fisikoa... dena bat bezala ematen da) eta ikasgai ez-zatikatuak dira, ikasleen beharrizan eta interesetan oinarritzen direnak.
Decrolyk dionenez, haurren interesak eskolatik kanpo daude, eta gizartean dugun hezitzaile garrantzitsuena natura da. Honek bi helburu nagusi hartzen ditu kontuan:
Norberaren ezagutza
Honek norberaren beharrizan eta asmoei egiten die erreferentzia (bakoitza nola dagoen eratuta: nola funtzionatzen duten bere organoak, zertarako balio duten; bakoitza nola dagoen babestuta; zergatik duten logura, gosea, egarria, hotza, beldurra...). Hau horrela, eskolak haurraren oinarrizko beharretatik hasi behar du, hau da, elikatzeko, babesteko, defendatzeko eta lan egiteko beharretatik.
Hauek denak elkartu daitezke; izan ere, elikatzen bazara, babesten ari zara... Babesten ari bazara, zure burua defendatzen ari zara... Lana egiteko, ondo elikatuta, babestuta edota osasuntsu egon behar zara... Dena zirkulu bat da, batak besteari eragiten dio. Hortaz, norberaren ezagutzaren helburuan interesgune desberdinak lantzen dira: elikatzeko beharra, babestekoa...
Haurra bizi den ingurune natural eta sozialaren ezagutza
Testuinguru hori haurraren hiru errealitatetan oinarritzen da, eta honako hauek dira:
- Inguru bizigabea (elementuak)
- Inguru biziduna (landareak eta animaliak)
- Giza ingurua (familia, gizartea eta eskola)
Bere beharrizanak asetu behar dituen markoa osatzen du.