Decrolyren Pedagogia: Behaketa, Asoziazioa eta Adierazpena

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Decrolyren Pedagogia: Oinarrizko Printzipioak

1. Behaketa

Behaketari dagokionez, haurra objektuekin, izakiekin eta gertaerekin harremanetan jarri behar da. Horretarako ariketa batzuk egiten dira, eta haurrek zentzumen ezberdinez jasoko dituzte naturako elementuak. Gainera, haurrek materiala eskura eduki behar dute. Garrantzitsua da ikasgelan naturako elementuak edukitzea.

Jasotako material ukigarriekin kontaktu zuzeneko ariketak oso baliagarriak dira zentzumenak garatzeko. Horrela, haurren zentzumenekin jolastuz, hauei interesa piztuko zaie eta beren kabuz errealitatea ulertzeko gai izango dira. Kasu hauetan, irakaslearen lana behatzea da.

2. Asoziazioa

Asoziazioari dagokionez, material abstraktuagoak sartzen dira hemen (argazkiak, irakurgaiak...). Honen bidez, ideia orokorragoetara heltzen dira. Unean bizi duena iraganean bizi izan duen esperientziekin lotzen hasten da haurra. Horrela, aurretik ikusitako elementu horiek errepikatzeko nahia izan dezakete.

3. Adierazpena

Adierazpenari dagokionez, pentsatzen dutena adieraztea da, hizkuntza normala edo irudikapenezkoa erabiliz. Ariketa mota honetan oso garrantzitsua da marrazketa, haur bakoitzaren pentsamenduak adierazteko modu bat delako.

Decrolyren Ikuspegi Globala

Aipatutako hiru ariketa hauek barneratu behar ditu haurrak, horrela errazago ulertuko baitute beren ingurunea eta errealitatea.

Decrolyrentzat **globalizatzea** da lehen printzipio pedagogikoa, haur bakoitzaren pertzepzioan oinarritzen delako hauen garapena, eta horrela, bere jakin-minak gauza berriak ikertzera eramango baitu. Gainera, garrantzi handia ematen dio garapen biologikoari eta higiene fisikoari, eta horretarako giro egoki eta estimulatzailea sortu behar dela dio. Haurrak bereizi egin behar dira beren ezaugarrien eta beharren arabera, helburuak beren beharretara egokituz.

Decrolyren Asoziazio Programa eta Oinarrizko Beharrak

Decrolyk bere liburuan asoziazio programa aurkezten du. Liburu honetan bizitzako interes gehien dituen beharrak aukeratu ditu:

  • Elikatzeko beharra.
  • Kanpoko gauzez defendatzeko beharra.
  • Arrisku desberdinen kontra babesteko beharra.

Hiru behar hauek asetzeko laugarren behar bat dago: **Lan egiteko beharra**. Lan egiteko behar hau eskolak eta familiak transmititu behar dizkiote haurrari.

Lanerako Beharra Transmititzeko Faktoreak

Hau hainbat faktore ezberdinen bidez egin daiteke:

  • Bizidun bitartekoak (animaliak eta landareak).
  • Bizidunak ez direnak (mineralak).
  • Gizakia (familia, eskola eta gizartea).

Entradas relacionadas: