Demografia: Biztanleriaren dinamika eta faktore nagusiak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Demografia: Biztanleriaren azterketa

Demografia: Lurralde jakin bateko biztanleria aztertzen duen zientzia da.

Biztanleriaren dinamika

Biztanleriaren dinamika zein den jakiteko, heriotzak, jaiotzak eta migrazio-mugimenduak aztertu behar dira.

Jaiotza-tasa

Jaiotza-tasa: Jaiotza-tasak adierazten du zenbat jaiotza egon diren lurralde batean, normalean urtebetean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, jaiotza-tasa gordina kalkulatzen da.

Heriotza-tasa

Heriotza-tasa: Adierazten du zenbat heriotza egon diren urtebetean lurralde jakin batean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, heriotza-tasa gordina kalkulatzen da.

Haurren heriotza-tasa

Haurren heriotza-tasa: Urte bat egin baino lehen hiltzen diren haurren kopurua aztertzen da. Haurren heriotza-tasa (HHT) kalkulatzen da.

Ugalkortasun-tasa

Ugalkortasun-tasa: Emakume bakoitzeko batez besteko seme-alaba kopurua jakiteko erabiltzen da (UT).

Berezko hazkundea edo hazkunde begetatiboaren tasa

Berezko hazkundea edo hazkunde begetatiboaren tasa: Berezko hazkundeak edo hazkunde begetatiboak adierazten du zenbat hazten den biztanleria kausa biologikoengatik; hau da, jaiotza eta heriotzengatik. Hazkunde hori neurtzeko, berezko hazkundearen indizea erabiltzen da, jaiotzei heriotzak kenduta kalkulatzen da.

Hazkunde erreala

Hazkunde erreala: Berezko hazkundea da, baina migrazio-saldoa kontuan hartzen da (kanpora joaten direnen eta etortzen direnen arteko aldea).

Jaiotza-tasan eragina duten faktoreak

Tasa horretan eragina duten zenbait faktore daude, adibidez hauek:

  • Faktore ekonomikoak

    Faktore ekonomikoa: Jaiotza-tasak behera egiten du krisialdietan, eta gora oparoaldietan.

    Bestalde, landako gizarteetan, seme-alabek lan egiten dutenez eta familia mantentzen laguntzen dutenez, jaiotza-tasa altua izaten da.

  • Faktore kulturalak

    Faktore kulturalak: Erlijio-sinesmenak zorrotz betetzen dituzten gizarte batzuetan, antisorgailuak debekatuta egoten dira.

  • Faktore sozialak

    Faktore sozialak: Emakumeak masiboki lan-munduan sartu dira, eta ondorioz, jaiotza-tasa jaitsi da.

Heriotza-tasan eragina duten faktoreak

Zenbait faktorek eragina dute heriotza-tasan:

  • Elikadura

    Elikadura: Ongi elikatutako pertsonek osasun ona izaten dute eta gaixotzen badira, azkarrago sendatzen dira. Gosea eta desnutrizioa dira heriotza-kausa nagusiak. Herrialde garatuetan, berriz, gainelikadurak, kolesterol ugariko dietek eta halakoek heriotza-tasa igotzen dute.

  • Higiene- eta osasun-zerbitzuak

    Higiene- eta osasun-zerbitzuak: Edateko ura eta hustubide-sistemak edukitzeak gaixotasunak ez harrapatzen laguntzen du eta bizi-itxaropena handitzen du.

Politika demografikoak eta motak

Definizioa: Batzuetan gobernuek politika demografiko jakin batzuk aplikatzen dituzte, jaiotza-tasa igotzeko edo jaisteko.

Bi politika demografiko daude:

  • Politika pronatalistak (jaiotzen aldeko politikak)

    • Gurasoei lanaldia murrizteko aukerak ematea.
    • Haur-eskolak sortzea edo sartzea bultzatzea.
    • Seme-alaba bat baino gehiago dituzten bikoteei zerga gutxiago kobratzea.
  • Politika antinatalistak (jaiotzen kontrako politikak)

    • Isunak jartzea baimenduta dagoen baino seme-alaba gehiago dituztenei.
    • Batzuetan emakumeak edo gizonezkoak antzutu ere egiten dira, seme-alaba gehiago eduki ez ditzaten.
    • Antisorgailuen erabilera bultzatzea.

Migrazio-mugimenduen kontzeptuak

  • Migrazio-mugimendua

    Migrazio-mugimendua: Bizilekuz aldatzea dakarren eta aisialdiak eragindakoa ez den biztanleriaren lekualdatzea da.

  • Emigrazioa

    Emigrazioa: Pertsonak lurralde batetik joaten badira beste batera bizitzeko.

  • Inmigrazioa

    Inmigrazioa: Pertsonak lurralde batera iristen badira, han bizitzeko.

  • Migrazio-saldoa

    Migrazio-saldoa: Toki batera iristen diren inmigranteen kopuruari emigranteen kopurua kenduta, migrazio-saldoa lortzen da.

Entradas relacionadas: