Demografia eta Gizartearen Adierazleak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB
Oinarrizko Tasak
Jaiotza-tasa: Urtebeteko jaiotza kopurua, biztanleria osoarekin erlazionatua, milakotan adierazia.
Ugalkortasun-tasa: Urtebeteko jaiotza kopurua, seme-alabak izateko adinean dauden emakumeen kopuruarekin erlazionatua, milakotan adierazia.
Heriotza-tasa: Urtebeteko heriotza kopurua, biztanleria osoarekin erlazionatua.
Ugalkortasun-tasa sintetikoa: Emakume bakoitzeko seme-alaben batez bestekoa. Belaunaldi batek bere burua ordezkatzeko, batez beste 2,1 seme-alaba behar dira emakumeko.
Haurren heriotza-tasa: Urtebete baino lehen hildako haurren kopurua, urte horretan bizirik jaiotakoen guztizkoarekin erlazionatua.
Bizi-itxaropena: Biztanleria talde bateko pertsonek bizi izandako urte-kopurua, talde hori osatzen duten gizabanakoen kopuruarekin erlazionatua.
Hazkunde Naturala eta Adin Piramidea
Hazkunde naturala: Jaiotzen eta hiltzen diren pertsonen arteko aldea. Jaiotzak positiboak dira, heriotzak negatiboak.
Adin-piramidea: Grafiko batek adina eta sexua adierazten ditu. Adina 5 urtez behin neurtzen da. Ezkerreko zutabean gizonak eta eskuinekoan emakumeak adierazten dira. Ardatz bertikalean adina dago, 5 urteko tarteetan multzokatuta.
Biztanleria Aktiboa eta Sektore Ekonomikoak
Biztanleria aktiboa: 16 urtetik gorakoak, lanean daudenak edo lan egin nahi dutenak.
Kontratu mugagabeak eta aldi baterako kontratuak: Kontratu mugagabeek ez dute amaiera datarik. Bizitza osorako izan daitezke edo bihar bertan kaleratua izatea.
Sektore ekonomikoak: Ekonomia hainbat adarretan zatituz sortzen dira. Hiru sektore nagusi daude: lehen sektorea (nekazaritza), bigarren sektorea (industria) eta hirugarren sektorea (zerbitzuak).
Migrazioa eta Asilo Eskubidea
Migrazio-saldoa: Zenbat pertsona joaten diren eta zenbat pertsona etortzen diren aztertzen du.
Nekazal exodoa: XX. mendean nekazal eremuetatik kostaldera joan zen jendea, lan bila.
Asilo-eskubidea: Munduko lege nagusiek diote gerra egoeran edo jazarpen politikoarengatik etorkin batek asilo eskubidea eskatu dezakeela.
Errolda eta Zentsoa
Udal-errolda: Udaletxe baten inguruko dokumentu publikoa, adina, sexua eta jarduera profesionala bezalako datuekin.
Zentsoa: Biztanleria edo estatu baten biztanleen zerrenda ofiziala, baldintza sozial, ekonomiko eta abarrei buruzko datuekin.
Erregistro zibila: Jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak jasotzen ditu. Datu hauekin, INE (Estatistika Institutu Nazionala) biztanleriaren mugimendu naturalari buruzko estatistikak lantzen ditu.