Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,12 KB

Errolda

Errolda estatuak 10 urtean behin egiten duen herritarren kontaketa da. Herritarrei buruz hainbat datu jasotzen dira; helburua herritarren kopurua jakin eta haien ezaugarriak aztertzea da.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Biztanleriaren berezko hazkundea migrazio mugimenduak kontuan hartu gabe kalkulatzen den biztanleriaren hazkundea da.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Biztanleriaren benetako hazkundea berezko hazkundearen eta migrazio saldoaren emaitza da. Formula hau da: Benetako hazkundea = Berezko hazkundea + Migrazio saldoa. Balio absolutuan edo ehunekotan adieraz daiteke.

Bizi-Itxaropena

Bizi-itxaropena herritarrek batez beste biziko dituzten urte kopurua da. Erregimen demografiko modernoa duten herrialdeetan, bizi-itxaropenaren igoerak biztanleriaren zahartzea dakar.

Biztanleriaren Zahartzea

Biztanleriaren zahartzea herritarren batez besteko adinaren igoera da. Heriotza-tasan jaitsieraren ondorioz bizi-itxaropena handitzen da, eta horrek jubilatuen proportzioa igotzea eta biztanleria aktiboa jaistea dakar.

Migrazio Saldoa

Migrazio saldoa immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea da, positiboa edo negatiboa izan daitekeena.

Landa Exodoa

Landa exodoa landa eremuetatik hirietara immigratzea da. Industria Iraultzaren ondorio zuzena izan zen; industrian lan berriak sortzean, jende asko hirietara joan zen.

Biztanleria Aktiboa

Biztanleria aktiboa lan egiteko moduan dauden pertsonek osatzen dute, hau da, lanean daudenek eta lan bila daudenek. Demografia modernoa duten herrialdeetan, biztanleria aktibo gutxiago egon ohi da.

Biztanleria Ez-Aktiboa

Biztanleria ez-aktiboa lan egiteko moduan ez dauden pertsonak dira, adinez ezin dutenek edo lan egin nahi ez dutenek osatua.

Hiria

Hiria gune populatu handia da, biztanle-dentsitate handiarekin. Etxebizitzez gain, gobernu, administrazio, hezkuntza eta merkataritza-funtzioak betetzen ditu, ekipamendu eta azpiegitura konplexuekin hornitua, hornidura eta garraioa bermatzeko.

Urbanizazio Prozesua

Urbanizazio prozesua biztanleria eta jarduera ekonomikoak hirietan biltzen diren prozesu demografiko eta ekonomiko orokorra da, bereziki landa-eremuetan bizi den biztanleria hirietara aldatzearen ondorioz gertatzen dena. Horren ondorioz, hiria zabaldu eta berrikuntzak hasten dira.

Metropoli Eremua

Metropoli eremua hiri nagusi batek inguruko hiri eta herriekin batera sortzen duen hiri-eremu administratiboa da. Politika eta plangintza bateratuak izaten ditu, garraioa, hondakinen kudeaketa eta hiri-eremuaren beste arlo sozioekonomiko batzuei buruz.

Landa-Hiria

Landa-hiria hirietako periferiatik haratago zabaltzen den trantsiziozko espazio geografikoa da, hiri nahiz landa erabilerako guneak nahasten dituena.

Konurbazioa

Konurbazioa bi hiri edo gehiagoren hazkunde paraleloa da, hiri-aglomerazio batean batu arte.

Megalopolia

Megalopolia eskualdez gaindiko hedadura duen hiri-aglomerazioa da.

Mugimendu Pendularra

Mugimendu pendularra herritarrek egunean edo astean zehar egiten dituzten joan-etorrien multzoa da, gehienetan lantokira edo ikastegira joan eta handik etxera itzultzeko. Izena penduluaren alde batera eta besterako mugimenduarekin duen antzekotasunarekin dago lotuta.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO), laburbilduz, udalak ezarrita duen hiri-proiektua jasotzen duen agiri nagusia da.

Entradas relacionadas: