Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak eta Tasak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB

Demografia: Oinarrizko Definizioak

  • Errolda: Udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat da. Horren bidez, toki edo eremu horretan botoa eman, eskolaratu, osasun-zerbitzuak jaso eta beste hainbat eskubide dituztenak zehaztu eta ziurtatzen dira.
  • Biztanleriaren zahartzea: Populazioaren zahartzea edo zahartze demografikoa populazio baten batez besteko adina eta bizi-itxaropena adin altuetara gehitzen dituen prozesu demografikoa da.
  • Biztanleria aktiboa: Legeztatutako lanpostu batean jarduten duten pertsonek eta lan bila dabiltzan pertsonek osatzen duten biztanleria da.
  • Biztanleria ez aktiboa: Lan-merkatuan ez dauden pertsonak dira, zehazki lan egin nahi ez izateagatik edo lan egin ezin izateagatik lanik egiten ez duten 16 urtetik gorako pertsonak.

Hirigintza eta Hiri Egiturak

  • Hiria: Gune populatu handiak dira, biztanle-dentsitate handikoak. Etxebizitzaz gain, gobernu, administrazio, hezkuntza eta merkataritzako funtzioak betetzen dituzte.
  • Urbanizazio-prozesua: Biztanleria eta jarduera ekonomikoak hirietan biltzen dituen prozesu demografiko eta ekonomiko orokorra da.
  • Metropolialdea: Hiri nagusi batek inguruko hiri eta herriekin batera sortzen duen hiri-eremu administratiboa da.
  • Landa-hiria: Hirietako periferiatik haratago zabaltzen den trantsiziozko espazio geografikoa da, hiri nahiz landa erabilerako guneak nahasten dituena.
  • Konurbazioa: Hiri batzuen aglomerazio jarraitua da (ikus hiri-sistemak eta hiri-hierarkiak), sare polizentriko moduan antolatua, hiri nagusi edo zentro nabarmenik gabe.
  • Megapolia: Ondoko metropoli eta hiri batzuek osatzen duten hirigune aski jarraitu eta trinkoa da.
  • Mugimendu pendularrak: Herritarrek egunean edo astean zehar egiten dituzten joan-etorrien multzoa da.
  • Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO/PGOU): Espainian, udalerri mailan garapen urbanistikoa, lur sailen erabilera, ingurunearen babesa, azpiegiturak eta, orokorrean, hiriaren egitura zehazten dituen legezko araua da.

Demografia Tasak eta Adierazleak

  • Jaiotza-tasa: (Jaiotzak x 1000) / Biztanleria osoa
  • Ugalkortasun-tasa: (Jaiotzak x 1000) / 15-49 urte arteko emakume kopurua
  • Ugalkortasun indizea: Ume kopurua emakumeko
  • Heriotza-tasa: (Heriotzak x 1000) / Biztanleria osoa
  • Haurren heriotza-tasa: (Urtebete bete aurretik hildakoak x 1000) / Jaiotzak
  • Bizi-itxaropena: Talde bateko kideek bizitako urteen batura / Talde horretako kideen kopurua
  • Hazkunde naturala: Jaiotzak - Heriotzak
  • Hazkunde naturalaren tasa: JT - HT (Jaiotza-tasa - Heriotza-tasa)

Donostiako Zabalgunea: Hirigintza Adibidea

Funtzioak eta Eraikin Esanguratsuak

Merkataritza-funtzioa eta funtzio politikoa ere zabalgunean kokatzen dira. "Manzana" batzuk baztertu ziren Artzain Onaren katedral neogotikoa eraikitzeko.

Beste eraikin esanguratsu batzuk, Donostiaren izaera azpimarratzen dutenak, bertan kokatzen dira: Victoria Eugenia Antzokia eta Maria Cristina Hotela.

Zabalgunearen Hedapena

Zabalguneak Amarako paduretan jarraitu zuen, baita Antiguo eta Ondarretan ere. Plano ortogonalarekin jarraitu zuten.

Antiguok eta Amarak izaera herritarragoa zeukaten; Ondarretan, aldiz, burgesen lorategi-auzo bat sortu zen. Gros izeneko auzoa ere eraiki zen. Mota askotako funtzioak izan ditu, baina gaur egun oso baloratutako auzoa da.

Entradas relacionadas: