Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Errolda

Udalerri bateko auzokoen erregistroa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Urtarrilaren 1ean eguneratzen da, eta jaiotzekin eta heriotzekin eta auzokoen egoitza-bajekin eta -altekin etengabe aldatzen den dokumentu dinamikoa da.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Edo hazkunde begetatiboa, toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du, ehunekoen bidez, oro har. Jaiotakoen kopurua hildakoena baino handiagoa bada, hazkundea positiboa izango da; heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa bada, berriz, negatiboa.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Biztanleriaren benetako hazkundea kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira. Ben H = Ber H (Jaiotzak - Heriotzak) + MS (Immigranteak - Emigranteak)

Bizi-itxaropena

Denbora zehatz batean populazio batek bizi duen urte kopuruaren batez bestekoa da. Gizonezkoena eta emakumezkoena bereiz ohi dira eta, osasungintzaren kalitatea, higienea eta gerrak bezalako faktoreek eragin ohi dute. Bizi-itxaropenak herri baten garapen maila islatzen du.

Biztanleriaren Zahartzea

Adineko pertsonen kopuruaren gehikuntza erlatiboa da. Adinekoen kopuruaren gehikuntza eta gazteen garrantziaren galera erlatiboa sortzen dituen jaiotza-tasaren gutxitzea da arrazoi nagusia.

Migrazio-saldoa

Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da (MS = I - E). Positiboa bada, immigrazioa adierazten du eta negatiboa bada, emigrazioa.

Landa-exodoa

Landatik hirira ematen den migrazio-mugimendua. Prozesu hau antzinakoa da eta beti eman da, baina 'exodo' hitzak fenomeno masiboa dela adierazten du. Industrializazio garaian eman zen gehienbat.

Biztanleria Aktiboa

Lan egiten edo lan egiteko prest dauden pertsona kopurua eta 16 eta 65 urte bitartekoak direnak. Beraz, ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak (okupatuak) eta lan bila dabiltzanak (langabetuak) sartzen dira.

Biztanleria Ez-aktiboa

Ordaindutako lanik egiten ez dutenak eta horrelako lanik egiteko baldintzak betetzen ez dituztenak; esaterako, erretiratuak, errentadunak, ikasleak eta etxeko lanak egiten dituztenak.

Entradas relacionadas: