Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,89 KB
Demografia: Oinarrizko Kontzeptuak
Errolda
Udalerri bateko biztanleen erregistroa da. Datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Agiri dinamikoa da eta urtero, urtarrilaren 1ean, berritzen da.
Biztanleriaren Berezko Hazkundea
Toki bateko biztanleriak arrazoi naturalengatik izaten duen aldaketa da, hau da, jaiotzen eta heriotzen ondorioz. Jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko aldeak eragiten du.
Formulazioa:
- Berezko hazkundea zenbaki absolututan: Jaiotzen guztizkoa – Heriotzen guztizkoa.
- Berezko hazkundea zenbaki erlatibotan (Berezko hazkundeko tasa): JT – HT = ‰.
Biztanleriaren Benetako Hazkundea
Biztanleriaren benetako hazkundea berezko mugimenduaren eta migrazio-saldoaren batura da.
Formulazioa:
Benetako Hazkundea = Berezko Hazkundea (jaiotzak – heriotzak) + Migrazio Saldoa (immigrazioa – emigrazioa).
Bizi-itxaropena
Adin jakin bateko pertsona batek bizitzen jarraitzea espero duen batez besteko urte kopurua da, momentuko heriotza-ereduari eutsiz gero. Denbora zehatz batean populazio batek bizi duen urte kopuruaren batez bestekoa da.
Gizonezkoena eta emakumezkoena bereizi ohi dira. Osasungintzaren kalitatea, higienea eta gerrak bezalako faktoreek eragin ohi dute. Bizi-itxaropenak herri baten garapen maila islatzen du.
Biztanleriaren Zahartzea
Populazio baten batez besteko adinaren handitze-prozesu demografikoa da. Adinekoen ehunekoa %12tik gorakoa denean, biztanleria zaharkitua dela esaten da.
Zergati nagusiak:
- Heriotza-tasaren murrizketa.
- Bizi-itxaropenaren luzapena.
- Herrialdearen garapen sozioekonomikoari lotutako jaiotza-tasaren jaitsiera.
Fenomeno honen ondorioak ekonomikoak nahiz sozialak izan daitezke (adibidez, pentsio-sistema mantentzeko arazoak edo jarduera-tasa murriztea).
Migrazio-saldoa
Herrialde baten immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea da.
Formula: MS = I – E.
- Positiboa bada: Immigrazio garbia.
- Negatiboa bada: Emigrazio garbia.
Landa-exodoa
Landatik hirira egiten den migrazioa da. Izaera iraunkorra edo iraupen luzekoa izaten da. Arrazoi nagusia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea da.
Biztanleria Aktiboa
Lanean ari den edo lan egiteko prest dagoen eta ekoizpen edo kudeaketa prozesuan parte hartzen duen biztanleriaren taldea da, 16 urtetik gorakoak.
Bi azpitalde biltzen ditu:
- Biztanleria aktibo okupatua: Ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak.
- Biztanleria aktibo ez-okupatua: Lan bila ari direnak (langabezian edo lehenengo lanaren bila dabiltzanak).