Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Demografiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Errolda

Udalerri batean bizi diren herritarren erregistroa da. Bertan izena emanda, herritarrek hainbat eskubide dituzte: botoa ematea, eskolaratzea edo osasun-zerbitzuak jasotzea. Errolda hilero eguneratzen da.

Biztanleriaren berezko hazkundea

Hazkunde begetatiboa ere deitua, urtebetean izandako jaiotze eta heriotzen arteko aldea da. Kalkulua jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko ezberdintasunaren bidez egiten da:

  • Hazkunde positiboa: Jaiotakoak hildakoak baino gehiago direnean.
  • Hazkunde negatiboa: Hildakoak jaiotakoak baino gehiago direnean.
  • Hazkunde zero: Bi kopuruak bat datozenean.

Biztanleriaren benetako hazkundea

Berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzearen emaitza da. Formula: Benetako hazkundea = Berezko hazkundea + Migrazio-saldoa.

Bizi-itxaropena

Eremu bateko pertsonek jaiotzatik heriotzara espero dezaketen batez besteko bizitza-iraupena da. Hiltzean duten adinaren batez bestekoaren arabera kalkulatzen da (Euskadin, adibidez, 83 urte).

Biztanleriaren zahartzea

Herritarren batez besteko adinaren igoera da. Gaur egungo erregimen demografikoaren ezaugarri nagusia da, heriotza-tasaren jaitsierari eta bizi-itxaropen altuari esker. Ondorioak: Jubilatuen kopuruaren igoera (populazio pasiboa) eta biztanleria aktiboaren jaitsiera.

Migrazio-saldoa

Migrazio garbia ere deitua. Leku bateko immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da:

  • Positiboa: Sarrerak irteerak baino gehiago direnean.
  • Negatiboa: Irteerak sarrerak baino gehiago direnean.

Landa-exodoa

Landatik hirira ematen den migrazio-mugimendua da. Nekazaritzaren mekanizazioak lanpostuak murriztu zituen, eta jendeak hirietara jo zuen lana bilatzera. Prozesu hau industrializazioarekin batera areagotu zen Europan, Euskal Herrian eta Espainian, herri txiki asko hustuz.

Biztanleria aktiboa eta ez-aktiboa

Biztanleria aktiboa

Lan-merkatuan dauden pertsonen kopurua da; hau da, ordainsaritutako lanean ari direnak (ikasleak eta etxeko lanetan ari direnak kanpo geratzen dira).

Biztanleria ez-aktiboa

Biztanleria aktiboa ez den multzoa da. Honako taldeetan sailkatzen dira: etxeko lanak egiten dituztenak, ikasleak, erretiratuak, pentsiodunak, errentadunak eta ezgaituak.

Entradas relacionadas: