Demokrazia, Estatua eta Gizartea: Oinarrizko Gogoetak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

Legeskotasuna

Herritarrek gobernariei horretarako eskubidea onartzeari deritzo.

Legitimitatea

Bai botere hori bai boterea erabiltzea justifikatuta daudela esan nahi du legitimitateak.

Demokrazia Gaur Egun

Gaur egun, ordezkari bidezko sistema izatea da demokraziaren ezaugarri nagusia, eta horretarako nahitaezko baldintza batzuk bete behar dira: sufragio unibertsala, aldizkako hauteskunde erregularrak, botere banaketa eta eztabaida publiko askerako bermea.

Deliberazio Demokrazia

Alde onei eta txarrei nahiz helburuei eta bitartekoei buruzko eztabaida arrazionalak dira, eta lau alderdi bermatu behar ditu:

  • Gutxieneko justizia maila ziurtatzea.
  • Ordezkaritza mekanismoak hobetzea.
  • Herritarrei protagonismo handiagoa ematea.
  • Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.

Gizarte Zibila

Gizarte ordenaren barruan, sistema politiko eta ekonomikoa baino egitura sakonago eta errotuago bat da. Bi bereizgarri ditu:

  • Gizarte zibileko elkarte eta erakundeak libreak eta borondatezkoak izatea.
  • Interes komun batzuen alde lankidetzan aritzeko batzen direla gizon-emakumeak eremu horretan.

Kosmopolita

Demokrazia globala da, botere ekonomikoak legearen inperioaren azpian jarriko dituen eredu berri bat. Arazo politiko globalak dira arazo ekologikoak eta segurtasunekoak.

Duintasuna

Pertsona guztiok duintasunean berdinak garela aitortzea da, gizaki garen aldetik denok maila bera eta kategoria berdina dugula onartzea.

Zuzenbidea

Gizarte bat bidezkoa izango da baldin eta politika, ekonomia, osasungintza, hezkuntza, lanbideak eta ogibideak —oro har, herritarrek batera egiten dituzten jarduera guztiak— herritarrak duintasunean berdintzat hartzearen zerbitzura badaude.

Eskubide Legalak

Konstituzioa, lege arruntak eta erabaki judizialak sorrarazi zituen gizarte-hitzarmen haren emaitza dira.

Eskubide Moralak

Gizarte-hitzarmenaren aurretikoak dira, pertsona guztiok duintasunean berdinak garelako ideiari lotuak.

Giza Eskubideak

Pertsonok duintasunean berdinak garela aitortzeko eskakizunarekin lotuta joan da beti gizarte bidezkoago baten aldeko borroka. Pertsonoi pertsona izateagatik dagozkigun eskubideak dira.

Estatu Modernoaren Ezaugarriak

Estatu modernoa gizartearen instituziorik behinena da, autoritatea du eta komunitate politikoko kideen eskubideak nahiz betebeharrak bermatzeko, bai eta politika publikoak zehaztu eta garatzeko ere.

Nikolas Makiavelo

Hertsatzeko boterea da estatu modernoaren muina. Errenazimentuko filosofoaren ikuspegi teorikoari errealismo politikoa deitzen zaio. Printzea da Makiaveloren lanik ezagunena, eta hor boterea trebetasunez erabiltzearen artea da politika.

Max Weber

Estatuak lurralde-eremu jakin batean indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolioa berak izatea eskatzen duen elkarte instituzionala dela dio. Gainera, hiru arrazoirengatik onar dezakete herritarrek botere politikoa:

  • Liderraren ezaugarri eta dohainengatik edo karismagatik.
  • Tradizioagatik.
  • Legearekiko konfiantzagatik.

Thomas Hobbes

(Botere subiranoa)

Gerra hutsa, denak denen aurka, beldurra eta segurtasunik eza. Ez dago araurik, ez eskubiderik, ez betebeharrik. Gizabanako guztien artean, botere mugagabeko subirano baten aldeko hitzarmena. Estatua berme-emailea da, eta bakea, ordena eta segurtasuna bermatzea da haren egitekoa.

John Locke

(Kontrol politikoa)

Bakea, baina kolokan. Gizabanakoek badituzte berezko eskubide batzuk, baina ez dago epaile komun aginpidedunik. Bi hitzarmen:

  1. Gizabanako guztien artean, estatua eratzeko.
  2. Gizabanakoen eta gobernarien artean.

Babes-agentzia moduko bat da estatua, eta gizabanakoek justizia beren kabuz egin dezaten eragotzi behar du.

Jean-Jacques Rousseau

(Parte-hartze demokratikoa)

Gizabanakoak bakarka berez berdinak dira, baina bizirauteko arazoak dituzte. Hitzarmenaren aurretik ez dago eskubiderik. Herritar guztien artean, komunitatearen aldeko hitzarmena. Komunitatearen nahi orokorraren adierazpena da estatua. Herriak parte hartu behar du erabakietan.

Estatu Modernoaren Bilakaera

  1. Zuzenbideko Estatu Liberala

    Iraultza liberalak arduratu ziren botere absolutista deuseztatzeaz eta garrantzi handiko ideia ezartzeaz: ezin egon daitekeela inor, ezta monarka bat ere, legeen gainetik. Horri legearen inperioa deitzen zaio. Politika beste zerbait zen: interes kontrajarriak orekatzearen artea, hain zuzen. Helburu horiek lortzeko konstituzioa ezarri zuten. Botere banaketaren helburua, Montesquieuk goraipatuta, estatuaren hiru botereen independentzia eta elkarrekiko kontrola bermatzea zen (legegilea, judiziala, betearazlea).

  2. Zuzenbideko Estatu Demokratikoa

    Tradizio demokratikoa, greziarrek sortua, gobernatuek politikan parte hartzearen aldekoa da. Benjamin Constantek oinarrizko bi askatasun mota bereizi zituen: askatasuna independentzia gisa eta gai publikoetako parte-hartze gisa. Honek askatasun politikoa bermatua izatea behar zela zioen. Orain, legeak eta politika publikoak egitean, nahitaezkoa da haien eraginpeko guztiek egiaz parte hartzea.

  3. Zuzenbideko Estatu Sozial eta Demokratikoa

    XIX. eta XX. mendetan garatu zen. Eskubideak legeetan jasotzea ez ezik, baliabideak izatea ere ezinbestekoa dela. Tradizio sozialistak beste balio bat gehitu zuen demokraziaz dugun ikuskeran: berdintasuna. Bizitza kolektiboan gero eta eginkizun aktiboagoa hartuz joan da estatua, bi arrazoirengatik:

    • Justizia sozialerako eskakizunei erantzuteko.
    • Ekonomia sistemaren beraren arazoei erantzuteko.

Ekonomia Etikorantz

Ekonomia gizabanakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa da. Ekonomiak eta enpresek erantzukizuna dute eginkizun demokratikoan.

Aristoteles

Etxea zuzen administratzean datza ekonomia, eta ekonomia bera eta krematistika bereizten zituen. Krematistika bizio bat dela zioen, besteengan pentsatu ere egin gabe ondasunak pilatzekoa, hain zuzen.

Adam Smith

Ekonomia modernoaren aitak ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen.

Amartya Sen

Pertsonen zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna gauzatzeko bidea ekarriko digun ekonomia modu batez.

Ekonomia etikoa oso bestelakoa da, ekitatiboagoa eta ekologikoagoa den bat lortzearren diharduen ekonomia modua. Ekonomia hazkundeak ez du zerikusirik aurrerapen moralarekin. Joera hori, kontsumismoan aritzea, gizarte guztietan ari da gertatzen, nagusiki herrialde garatuetan.

Desatxikimendu Demokratikoa

Gaur egun, demokrazia da gogoeta politikoan gai nagusia. Gure bizikidetza antolatzeko modurik onena hura denik inork ez du zalantzan jartzen, baina, hala ere, demokrazia gaur egun nolako egoeran dagoen ikusita, ezaguna da badirela arazoak. Herritarrek urrun dituzte ordezkari bidezko sistema, ez dute interesik politikarekiko, ezta uste onik ere ez politikarekiko ezta haien instituzioekiko ere. Horrek guztiak desatxikimendu demokratikoa erakusten du.

Egoera honen zergatiak hauek dira:

  1. Frustrazioa, zenbait gobernarien kudeaketa txarragatik, herritar guztiei dagozkien arazoak konpontzeko gauza ez direlako.
  2. Ordezkari politikoei ez sinestea.
  3. Nahigabea, sistema demokratikoan itxaropena jarri ondoren espero zena ekarri ez duelako (adibidez: hezkuntza, osasuna...).
  4. Errealitatea aldatzeko boterea benetan dutenak guk hautatutakoak ez direlako irudipena.
  5. Kolonialismo ekonomikoa, gaur egun enpresa transnazional handien bidez daukaguna, botere politikoari ere beren irizpideak inposatzeko gai direlako.
  6. Alderdi politikoen barruko demokrazia falta.

Horrek guztiak ahuldu egiten du demokraziaren azken zentzua, eta badirudi hustear dela gobernariak eta gobernatuak lotzen dituen hari mehea.

Entradas relacionadas: