Demokrazia: Gehiengoaren Araua, Etorkizuna eta Oinarriak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Gehiengoaren Arauaren Mugak

Ez da nahikoa gehiengoaren araua gizarteratzearen esparru guztietara hedatzea. Demokraziaren funtsa gizabanako guztiek beren bizimodua aukeratzeko eta gobernatzeko eskubidea izatea da.

Demokratizatu hitza ezin dugu berdin erabili esparru guztietan. Gehiengoaren arauak hiru muga ditu:

  • Giza banakoaren eskubideak: Ezin dira bozkatu.
  • Gutxiengoen eskubideak: Beren jarrera defendatzeko eta gehiengo bihurtzeko eskubidea dute.
  • Gizarte-ekintza motak: Ekintza bakoitzean parte hartzen dutenen prestakuntza eta erantzukizun-maila hartu behar dira beti kontuan.

Eskubideei kontzientzia-eragozpena erantsi behar diegu, norberaren kontzientziaren agindu batzuk ez betetzeko eskubidea. Legez araututa egon behar du, kontzientzia-eragozlearen eskubideak eta hark objektatu izanak sortutako kalteak jasan behar dituztenen eskubideak bateragarri egin ahal izateko.

Indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila legeak ez du onartzen.

Demokraziaren Etorkizuna

Modu duin eta zuzenean antolatu behar da elkarbizitza. Erronka da herritarren parte-hartzea eta botere politikoaren kontrola uztartzea, eta ekonomiaren eta administrazioaren eraginkortasuna eta herritarren nahiak bateratzea.

Herritarrek etengabe eztabaidatu behar dute nolako demokrazia nahi duten eta nola lor dezaketen. Gobernariek, ordea, agintea lortu eta boterea beren probetxurako erabiltzen dute, eta ahaleginak egiten dituzte agintean jarraitzeko. Askotan, bizitza pribatuan murgiltzen dira.

Beharrezkoa da herritarrek dagozkien erantzukizunak beren gain hartzea eta gizarte-gaietan parte hartzea, eta gobernariek gogoan izatea beren helburu bakarrak justizia eta herritarren ongizatea direla.

Sistema Demokratikoen Oinarrizko Ezaugarriak

  • Giza eskubideen bermea: Estatu demokratikoetako legeek eta funtzionamenduak giza eskubide guztiak bermatu behar dituzte: bizitzeko eta askatasunerako eskubidea, integritate fisiko eta moralerako eskubidea, etab.
  • Botere-bereizketa: Estatu demokratikoetan, botereak bereizita eta elkarrekiko independenteak dira: batetik, botere betearazlea edo gobernua; bestetik, botere legegilea edo parlamentua; eta, azkenik, botere judiziala, hau da, epaileek eta magistratuek osatzen dutena.
  • Herriaren subiranotasuna: Demokrazietan, herria da botere ororen iturburua. Herritarrek botoen bidez adierazten dituzte beren nahiak.
  • Pluralismoa: Herritarrek besteenganako errespetuan oinarritutako edozein pentsamolde hedatzeko aukera izatea.
Demokrazia Deliberatzailea

Demokrazia batek legitimoa izan nahi badu, demokrazia deliberatzailea izaten saiatu behar du. Helburua ez da beste demokrazia-eredu bat proposatzea, baizik eta demokrazia guztiek izan beharreko zenbait alderdi nabarmentzea.

Deliberazioa gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta txarrak publikoki aztertzea da. Parte hartzen dutenek aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dituzte erabakiak hartu aurretik.

Jatorrian, Aristotelesen ekarpenak nabarmentzen dira, baita Dewey-renak ere. Dewey-ren ustez, demokraziak ez du izan behar gehiengoaren arauaren aplikazio mekaniko soila. Gehiengoak nola osatzen diren aztertu behar da:

  • Eztabaida sustatu.
  • Iritziak aldatzeko aukera eman.
  • Denen artean akordioak lortzen saiatu.
Oinarriak
  • Taldeko erabakietan esku hartzen duten subjektuek parte hartzeko zer gaitasun duten hartzen da kontuan.
  • Eskakizunak justifikatu egin behar dira.
  • Gizabanakoen edo taldeen lehentasunak deliberazio-prozesuan zehar aldatu ahal izango dira, argudioen bidez konbentzituz, eta ez manipulazioaren bidez.

Entradas relacionadas: