Demokrazia, Gizarte Zibila eta Ekonomia Etikoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB
Demokrazia eta Gizarte Zibila
Legitimitatea
Herritarrek gobernariei horretarako eskubidea onartzeari deritzo eta bai botere hori bai boterea erabiltzea justifikatuta daudela esan nahi du.
Demokrazia Gaur Egun
Gaur egun, ordezkaritzako sistema izatea da demokraziaren ezaugarri nagusia, eta horretarako baldintza batzuk bete behar dira, nahitaez:
- Sufragio unibertsala
- Aldizkako hauteskunde erregularrak
- Botere banaketa
- Eztabaida publiko askerako bermea
Deliberazio Demokrazia
Alde onei eta txarrei nahiz helburuei eta bitartekoei buruzko eztabaida arrazionalak dira, eta lau alderdi bermatu behar ditu:
- Gutxieneko justizia maila ziurtatzea.
- Ordezkaritza mekanismoak hobetzea.
- Herritarrei protagonismo handiagoa ematea.
- Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.
Gizarte Zibila
Gizarte ordenaren barruan bada sistema politiko eta ekonomikoa baino egitura eskonago eta errotikakoago bat, bi bereizgarri dituena:
- Gizarte zibileko elkarte erakundeak libreak eta borondatezkoak izatea.
- Interes komun batzuen alde lankidetzan aritzeko batzen direla gizon-emakumeak eremu horretan.
Kosmopolita
Demokrazia globala, botere ekonomikoak legearen imperioaren azpian jarriko dituen eredu berri bat. Arazo politiko globalak dira arazo ekologiko eta segurtasunekoak.
Zuzentasuna eta Giza Eskubideak
Zuzentasuna
Gizarte bat bidezkoa izango da baldin eta politiko, ekonomiko, osasungintzako, hezkuntzako, lanbideko eta ogibideko herritarrek batera egiten dituzten jarduera guztiak herritarrak duintasunean berdintzat hartzearen zerbitzura badaude.
Eskubide Legalak
Konstituzioa, lege arruntak eta erabaki judizialak sorrarazi zituen gizarte-hitzarmen haren emaitza dira.
Eskubide Moralak
Gizarte hitzarmenaren aurretikoak dira, pertsona guztiok duintasunean berdinak garelako.
Giza Eskubideak
Pertsonok duintasunean berdinak garela aitortzeko eskakizunarekin lotuta joan da beti gizarte diezkoago baten aldeko borroka. Pertsonei pertsona izateagatik dagozkien eskubideak dira.
Ekonomia Etikorantz
Ekonomia, gizabanakoaren beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa da. Eta ekonomiak eta enpresek badute erantzunkizuna eginkizun demokratikoan.
Aristotelesek etxea zuzen administratzean datza ekonomia, eta ekonomia bera eta krimatistika bereizten zituen. Krematistika bizio bat dela zioen eta besteengan pentsatu ere azpimarratu zuen.
Amartya Senek pertsonen zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna gauzatzeko bidea ekarriko digun ekonomia modu batez.
Ekonomia etikoa oso bestelakoa da, ekitatiboago eta ekologikoago bat aritzea, gizarte guztietan ari da gertatzen, nagusiki herrialde garatuetan.