Demokrazia, Gizarte Zibila eta Ekonomia Etikoa: Gizarte Justuago Baten Oinarriak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB
PARTE HARTZEAREN GARRANTZIA
Ordezkariak aukeratzea ezinbestekoa da testuinguru konplexu eta pluraletan, baina demokrazian funtsa, sistema politiko bat den aldetik, herritar guztiek hura arrazionalki onartzearen datza. Gizartekideek parte har dezaten, ordezkariak hautatu behar direneko sistema demokratikoak funtsezko hiru alderdi bermatu behar ditu:
Justizia Bermatzea
Ezin eska dakieke herritarrei eztabaida publikoaz interesa agertzea, haiek kide dituen gizartea ez bada kezkatzen den-denei duintasunez bizi ahal izateko gutxieneko bizi-maila ziurtatzeaz: enplegu duina, elikadura, etxebizitza…
Ordezkaritza Hobetzea
Gaitasunez eta arduraz jokatzea exijitu behar diegu gure ordezkari politiko eta haien alderdiei.
Parte-hartze Aktiboa Sustatzea
Garrantzi handikoa da herritarrek erabakietan parte hartu ahal izateko eta parte-hartze horren emaitzak zuzenean ikusi ahal izateko eremuak sortu eta hedatzea.
ASKATASUNERAKO EREMU BAT: GIZARTE ZIBILA
Gizarte-ordenaren barruan bada sistema politiko eta ekonomikoa baino egitura sakonago eta errotikakoago bat: gizarte zibila. Kontzeptu horren bidez, gizon-emakumeon bizitzako eremu funtsezkoenetako bat ematen da aditzera: herri ekimenez eratutako elkarte eta erakunde ugariek osatzen duten sare trinkoa, hain zuzen, tartean dira erlijio-elkarteak, aisialdikoak… Eremu horretakoak dira gizartearen gainerako jardunek oinarri dituzten sinesmen, balio eta arauak. Bi bereizgarri nagusi:
- Gizarte zibileko elkarte eta erakundeak derrigorrezkoak ez, baizik eta libreak eta borondatezkoak izatea da haren muin eta ardatza.
- Interes komun batzuen alde lankidetzan aritzeko batzen dira gizon-emakumeak eremu horretan.
EKONOMIA ETIKORANTZ
Zer da? Bada, funtsean, gizabanakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa. Sistema ekonomikoa ondasunak eta zerbitzuak sortzeaz, banatzeaz eta kontsumitzeaz arduratzen da.
- Aristotelesek zioenez, etxea zuzen administratzean datza ekonomia, familiaren ondasunez ari zen etxe zioenean.
- Adam Smithek, ekonomia modernoaren aita eta Filosofia Moraleko irakasle zenak, ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen.
- Amartya Sen, ekonomilari eta filosofoak, pertsonen zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna gauzatzeko bidea ekarriko digun ekonomia modu batez, norberak balioesten duenaren araberako bizitza egin dezan.