Demokraziaren erronkak XXI. mendean: Desatxikimendua, Kosmopolitismoa eta Giza Eskubideak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Desatxikimendu demokratikoa: Demokrazia gaur egun nolako egoeran dagoen ikusita, ezagun da badirela arazoak. Erroka nagusietako bat, parte hartzerik eta inplikaziorik eza da; desatxikimendua. Herritarrek urrun daukate ordezkari bidezko sistema, baina inork ez du sistema demokratikoaren legitimitatea auzitan jartzen. Herritar pasiboak sortzen dira, hainbat arrazoiengatik: frustrazioa, ordezkari politikoei ez sinistea, nahigabea, errealitatea aldatzeko boterea benetan dutenak guk hautatutakoak ez direlako irudipena, kolonialismo ekonomikoa eta alderdi politikoen barruko demokrazia falta.

Demokrazia kosmopolita

: Gaur egungo arazoetako asko globalak dira, eta horrek erronka berri bat dakarkie estatu demokratikoei. Zalantza ugari sortzen ditu; demokrazia erabatekoa eta egiazkoa gauzatu ote daitekeen edo ez. Izan ere, badirudi benetako boterea ez dagoela demokratikoki ordezkarien eskuetan baizik eta demokratikoki hautatutakoak izan ez diren beste batzuenetan. Horregatik demokrazia globala behar dugu, botere ekonomikoak legearen inperioaren azpian jarriko dituen eredu berri bat. Demokrazia kosmopolitarantz jotzea bestelako demokrazia eredu bat eskatzen du. Eta horretarako, gure demokrazien muin moral unibertsalista berreskuratu behar dugu. Demokraziaren mugek haien eraginpean dauden guztiak hartu behar ditu barnean.

Askatasunerako eremu bat: Gizarte Zibila

Gizarte ordenaren barruan bada sistema politiko eta ekonomikoa baino egitura sakonago eta errotikakoago bat; gizarte zibila. Bi bereizgarri nagusi ditu gizarte zibilak:
  • Gizarte zibileko elkarte eta erakundeak libreak eta borondatezkoak izatea da haren muin eta ardatza. Elkarri lagundu nahi izateak eta besteekiko dugun kompromisoak bultzatzea.
  • Interes komun batzuen alde lankidetzan aritzeko batzen dira.
Bestalde, iritzi publikoa sortzeko eta botere politiko eta ekonomikoa kontrolatzeko ezinbestekoa da; herritarron plataforma estatuaren eta merkatuaren funtzionamendua zaintzeko, bidegabekeriak salatzeko eta gizartearen ahotsa iritsarazteko.

Giza eskubideak

Historian zehar pertsonok duintasunaren berdinak garela aitortzeko eskakizunarekin lotuta joan da beti gizarte bidezkoago baten aldeko borroka. Gaur egun justiziaren ideiak eskakizun moral eta politiko gisa har ditzakeen edukietan gutxienekoak giza eskubideak dira. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalak ezin argiago erakusten du mundu osoan zer daukagun bidezkotzat, zer dagokion gutako bakoitzari pertsona izate hutsagatik. Eskubide natural, eskubide moral eta giza eskubide esaten zaie.

Entradas relacionadas: