Denbora Librea, Aisia eta Astialdiko Heziketa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
Denbora Librea eta Aisiaren Kontzeptuak
Denbora librea: Lanorduetatik, familia-beharretatik eta betebehar sozialetatik kanpo geratzen den denbora da.
Aisiaren kontzeptua
Aisia deitzeko, hiru oinarri ezartzen dira:
- Gizakiak libreki hartutako aukera.
- Sentsazio aberasgarria.
- Gozamenezkoa.
Sei esparruak:
- Ludikoa
- Kirola
- Jaia
- Sormena
- Ekologikoa
- Solidarioa
Astialdiko Heziketaren Ezaugarriak
- Irakaskuntza-prozesua: Aurrez egituratutako eta planifikatutako edozein ekintza hezigarri, heziketa ez-formalaren markoan.
- Flexiblea.
- Baloreetan hezitu.
- Boluntarioa.
- Ludikoa, erakargarria eta motibatzailea.
- Egiten jakin eta izaten jakin.
- Guztiontzat.
Heziketa Formak
- Formala: Heziketa arautua, zentroetan ematen dena.
- Ez-formala: Heziketa ez-arautua, esparru desberdinetan ematen dena. Iraupena eta denbora ez daude legez ezarrita.
- Informala: Pentsatu gabekoa baina eragin hezitzailea duena, nahiz eta intentziorik ez izan.
Egungo Ikuspuntua
Aisiaren ezaugarri sintomatikoenak
- Erakunde komertzialek aisia eta denbora libreko jarduerak kontsumora zuzentzen dituzte.
- Guretzat denbora librea dena aisira ezin dedikatzea.
- Aisialdiko jarduerak gero eta egituratuagoak dira: denborari, baliabide teknikoei eta antolaketa-baliabideei dagokienez.
- Jarduera eta ekipamendu gehiago eta desberdinagoak daude.
- Pribatuagoak dira.
- Maila sozialaren araberako banaketa ezartzen da.
- Kontsumoari dagokionez, baztertuta dagoen sektore bat azaleratzen da.
- Gizarte- eta kirol-animazioa egungo egoerari erantzuteko sortu da.
Talde Berezientzako Programak
Erabiltzaile motak
- Testuinguru sozialean integraturikoak: Haurrak, helduak eta nagusiak.
- Baztertuak izateko arriskuan daudenak: Babes-egoeran dauden familiak eta adingabeak, gizarte- eta kultura-errealitate desberdina duten taldeak, aniztasun funtzionala dutenak eta adikzio desberdinak dituztenak.
Aisia Inklusiboa
Inklusioa helburu bat da, eta honako hauetan oinarritzen da: parte-hartzea eta aukera-berdintasuna.