Depresio Handia (1929): Arrazoiak, Kraka eta Ondorioak
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,92 KB
DEPRESIO HANDIA
Gerraosteko Giroa eta AEBko Boterea
Lehen Mundu Gerra (L.M.G.) amaitu ondoren, AEB munduko lehen potentzia ekonomiko bihurtu zen. Botere ekonomikoa handitzea lortu zuen Europa berreraikitzeko eman zituen maileguei esker. AEBekin aliatutako Europako herrialdeek zailtasun ekonomiko handiak zituzten. Alemaniak, presio ekonomiko handiagoa jasan behar izan zuen. Ezegonkortasun finantzarioak eta monetarioak egoera larriagotu egin zuten.
20ko Hamarkada Zoriontsua (1924-1929)
1924tik 1929ra herrialde gehienak suspertzen hasi ziren. Estatubatuar guztiek aberats izatera iritsi zitezkeela pentsatu zuten (amets amerikarra). Ekoizpena eta kontsumoa asko hazi ziren, batez ere banku-kredituari esker. Gehiegizko produkzioak krisia sortu zuen. Europaren suspertze horrek ahultasun bat zuen: AEBko ekonomiaren menpekotasunean oinarrituta zegoen.
Espekulazio Finantzarioa eta Burtsaren Gorakada
Burtsak, batez ere New Yorkekoak, sekulako gorakada izan zuen. Pertsona eta erakunde askok kredituen bidez akzioak erosi zituzten, aurrerago kotizazioaren arabera garestiago saltzeko asmoz. 1929 arte burtsak izan zuen joera nagusia espekulazioa izan zen.
1929ko Kraka eta Krisiaren Hedapena
Krisiaren Arrazoiak
- Kontsumo-grina eta produkzio-sektoreetan inbertsio falta.
- Aberastasunaren banaketa desorekatua.
- Produktuen gehiegizko eskaintza.
- Gehiegizko produkzioa industrian eta nekazaritzan.
- Espekulazio finantzarioa eta burtsako kotizazioen igoera izugarria.
Burtsaren Krisia
1929an, New Yorkeko burtsak behera egin zuen balio guztietan (%50 jaitsi). Akzioen jabeek ia osorik galdu zituzten beren dirutzak.
Krisiaren Hedapena Beste Sektore Batzuetara
Krisia burtsatik bankuetara hedatu zen berehala, ezin baitzituzten maileguz emandako kredituak berreskuratu. Enpresek eta kontsumitzaileek arazo larriak izan zituzten. Kontsumitzaileek kontsumoa gutxitu zuten, eta enpresek, berriz, produkzioa. Sektore ekonomiko guztietara hedatu zen.
Mundu Mailako Krisia
Erosketak murriztu ziren, zorrak ordaintzea exijitu zieten eta beste herrialdeei kredituak murriztu zizkieten. Ondorioz, AEBko krisia mundu osora hedatu zen.
Krisiaren Ondorioak eta Depresioaren Zantzuak
Munduko ekonomiaren hondamendia eta kapitalismoaren historiako depresiorik handiena izan zen. Depresioaren zantzu nagusiak:
- Langabeziak gora egin zuen.
- Jaiotza-tasak eta ezkontzak behera egin zuten, eta heriotza-tasak gora.
- Industrian eta nekazaritzan produkzioa txikitu egin zen. Prezioek behera egin zuten eta moneten balioa gutxitu zen. Neurri protekzionistak hartu ziren.
- Talde sozialen arteko tentsioak areagotu ziren.
- Nazioarteko lankidetza alde batera utzi zen. Jarrera politikoak gogortu ziren: komunismora eta anarkismora jo zuten ezker aldeko sektoreek, eta faxismora eta totalitarismora eskuin muturrekoek.
Krisia Gainditzeko Irtenbideak eta Estatuaren Interbentzionismoa
Teoria ekonomiko tradizionalak ez ziren krisiari irtenbidea emateko gai izan. Estatuek ekonomian parte hartzea izan zen aukeratu zutena:
- Krisia hobekien ulertu zuena eta irtenbideak aurkitzeko orduan eragin handiena izan zuena Keynes izan zen. Ekonomian estatuaren interbentzionismo sendoa defendatu zuen.
- AEBn New Deal politika ezarri zen. Eros ahalmena handitzea eta nekazaritza-errentak industriakoekin parekatzea ziren helburuak.
- Frantziako eta Britainia Handiko (BH) gobernuek legedi ekonomikoa garatu zuten.
- Faxistek autarkia eta ekonomia planifikatzea defendatu zuten.