Desamortizazioa eta Batasun Liberala (1856–1868)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,44 KB
Landutako nekazaritzako eremuaren hedapenak (batez ere, Madozen desamortizazioan) nekazaritza-produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen.
Eragin nagusiak
- Ekonomikoak: landutako nekazaritzako eremuaren hedapenak nekazaritza-produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen.
- Kulturalak: Ondare artistikoaren parte bat galdu eta beste bat arduragabeko esku pribatuetan gelditzea izan zen. Beste batzuk: Mendizabalen desamortizazioak Vatikanoarekiko harreman diplomatikoak haustea.
Desamortizazioen balantzea
Desamortizazio-erak desagertzean, ondasunak jabetza pribatu eta indibidual bilakatu ziren, baina ez ziren bete ilustratuen nahiak; hau da, ez zen sortu jabe txiki eta ertainen masa handiegirik eta, beraz, ez zen nabarmen igo produktibitatea.
Zergatik ez zen sistema erabat aplikatu?
Espainiako burgesiak bi helburu izan zituen: batetik, baliabide ekonomikoak lortzea, Estatuko Ogasuna onbideratzea (saneatzea) eta gerra karlista irabaztea; bestetik, bere egoera soziala hobetzea, nekazaritzako lur-jabe handi bihurtuta. Desamortizazioa, beraz, nekazaritza-erreforma gisa baino gehiago neurri fiskal gisa sortu zen.
Presioa eta tentsioa politikoa
Biurteko hartako aldian, gobernu aurrerakoiek eta liberal moderatuek etengabeko presioa nozitu behar izan zuten Gorteetan eta komunikabideetan; erregimenari modu guztietako oztopoak jartzen saiatu ziren. Baita ezker liberal erradikalaren (demokratak) presioa ere; ez zuten alferrik galdu nahi berrikuntza demokratikoak egiteko aukera.
Langileen nahiz nekazarien errebindikazioak eta gobernua agintetik kentzeko ahalegin politiko iraultzaileak etengabeak izan ziren. Kaleko segurtasunik eza eta gatazkak gero eta handiagoak izan ziren.
Espartero, O'Donnell eta Batasun Liberala
Esparteroak dimisioa eman zuen eta erreginak O'Donnelli eman zion gobernua osatzeko ardura. O'Donnellek Gobernuko presidentzia hartu zuen, bere alderdi berriak —Batasun Liberalak— lagunduta. Orduan, bere politikaren helburu nagusiak aurkeztu zituen: monarkia konstituzionala finkatzea; legezko eskubideak eta askatasuna errespetatzea; ordena publikoa berrezartzea; eta joera handi biak, moderatua eta aurrerakoia, adiskidetzea.
Honela "Batasun Liberala eta moderantismoaren itzulera (1856-68)" garaiari hasiera eman zitzaion.