Descartes: Arrazionalismoa, Metodoa eta Jainkoaren existentzia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Descartesen filosofia: Ezagutzaren berreraikuntza

Sarrera: Descartesen helburua jakintza zientzia berrien moldeetara egokituz berreraikitzea da. Lehenik, ezagutza posiblea dela frogatu behar da, ondoren nola lortu zehaztu. Beraz, hori da teoriaren helburua.

Arrazionalismoa

Descartesen teoriari arrazionalista esaten zaio. Descartes arrazionalismo modernoaren sortzailea da, Spinoza, Malebranche eta Leibniz-ekin batera. Barrokoa krisi garaia da. Descartesek korronte filosofiko berria abiatu zuen, arrazionalismoa, egia ziurra arrazoiaren bidez bilatu nahi zuen korronte filosofikoa. Honek, ezagutza arrazoiaren erabilera hutsez lor dezakegula defendatu zuen, giza arrazoimenak egia aurkitu ahal duelako arrazoiaren erabilera hutsez.

Arrazionalismoaren ezaugarriak

  • Erabateko konfiantza giza arrazoian: Arrazoia da egiaren ezagutzara bideratu gaitzakeen ahalmen bakarra.
  • Metodo berri baten bilaketa: Arrazoia okertzen bada, gaizki erabiltzen delako da. Arrazionalisten helburua arrazoia bide zuzenetik eramango duen metodoa bilatzea zen, eredua matematikan topatu zuten.
  • Intuizioa eta dedukzioa ezagutza lortzeko arrazoiaren ahalmenak: Zuretzat egia den zerbaitetik, ondorio bat atera.
  • Ideia sortzetikoen defentsa: Ezagutzaren lehen printzipio horiek ez dira esperientziaren bidez aurkitzen, adimenean aurkitzen dira a priori. Ideia innatoak dira.

Metodo kartesiarra

Ezagutza perfektura eramango gaituen bidea da. 4 arauak:

  1. Ebidentziaren araua: Ez dugu ezer egiazkotzat hartuko argi ez badago.
  2. Analisiaren araua: Elementu sinpleetan banatu behar da.
  3. Sintesiaren araua: Analisia eta gero, baieztapenak lotu elkar.
  4. Zenbaketa eta birpasoaren araua: Pausu guztiak berrikusi.

Zalantza metodikoa

Aurrezagutzen egiazkotasuna konprobatu eta egia guztiz zalantza-ezina aurkitzeko prozedura da. Helburuak: printzipio argiak eta ziurrak aurkitzea, eszeptizismoa gainditzea, sistemaren oinarriak aurkitu.

Zalantzaren faseak:

  • Sentipenezko pertzepzioaren zalantza: Esperientziatik jasotako ezagutzak zalantzan jarri daitekeela ondorioztatzen du.
  • Arrazoiaren fidagarritasunaren zalantza: Errealitatetzat hartutakoa amets bat izan zitekeen, ondorioz, zentzumenak eta kanpoko mundua dudan jarri, haren existentziaren fidagarritasuna zalantzan gelditzen delako.
  • Arrazoiaren egia aldaezinen zalantza: 2+2=4 aldatu ahal da jeinu gaizkileren batengatik.

Lehenengo egia: Cogito

Aurkitu zuen zalantzarik sortzen ez zuen egia: zalantzak dituen subjektua existitzen da. Arazo handi bat zuen: solipsismo subjektibista zeritzona.

Ideien analisia

  • Arrotzak: Zentzumenen bidez jasotakoak.
  • Landuak: Aurrekoak konbinatuz gure adimenak sortzen dituenak.
  • Innatoak: Esperientziaren aurretik adimenean daudenak.

Jainkoaren existentziaren frogak

  • Perfekzioaren froga: Jainkoaren ideia izaki perfektuaren ideia da. Inperfektua denetik ezin da perfektua sortu, eta aldi berean, ezinezkoa da jainkoaren ideia hutsetik sortzea ere.
  • Froga ontologikoa: Perfektua den izaki bat existitu behar da derrigorrez, beraz, jainkoa existitzen da, objektiboa da, eta pentsamendutik at.

Ideia onargarriak

Jainkoa egiaren bermea edo garantia bihurtzen da, eta horregatik, mundura bueltatzeko zubi baliagarria da.

Ondorioa

Bere asmoa filosofiari oinarri sendoa ematea da. Metodo bat proposatu zuen, kartesiarra, egiazko ezagutzak lortzeko balio zuena. Hainbat kritika jaso izan ditu, enpiristenak haien artean.

Entradas relacionadas: