Descartes-en Metodoa eta Filosofia: Azalpen Sakona

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

Descartes-en Metodoa (Ezagutzaren Teoria)

Descartes-en helburua jakintza berreraikitzea zen, iraganeko akatsak saihestuz eta zerotik hasiz. Zientzia bat bera da guztiontzat, eta desadostasunen kausa arrazoiaren bideratze txarra zen, hau da, metodo unibertsal baten falta. Deskartesek matematika bere metodoaren eredu hartu zuen, aljebra eta geometria analitikoan oinarrituta. Zentzumenek askotan engainatzen gaituztenez, bere metodoaren paradigma geometria analitikoan oinarritu zuen, mundu hautemangarria hizkuntza matematikoan adierazten lortuz, ardatz kartesiarretan emaitzak bilduz.

Metodo matematiko guztiak bi prozeduratan sinplifikatu zituen:

  1. Intuizioa: Arrazoiaren bidez egin bakun bat lortzea. Intuizioari esker axiomak lortzen dira, ukiezinak, argiak eta zalantza-ezinak.
  2. Dedukzioa: Premisa orokor batzuetatik egi zehatzak lortzea. Arrazoiketa kate bat da, non, egi intuitibo batzuetatik maila bereko egiak lortzen diren.

Bi prozedura hauek lau pausutan bildu ziren:

  1. Ebidentziaren araua: Ebidentziarik ez badut, ez dut ezer egiatzat joko, faltsutzat hartuko dut.
  2. Analisiaren araua: Aztertu beharreko zailtasun bakoitza zati sinpleetan banatzea.
  3. Sintesiaren araua: Pentsamenduak ordenatzea, sinpleenetatik konplexuenetara.
  4. Frogapenaren araua: Aurreko pausu guztiak errepasatu eta zerrendatu, akatsik egin ez dudala ziurtatzeko.

Metodoak oinarri sendo bat behar du praktikara eramateko. Deskartesek oinarri hori filosofian aurkitu zuen, zalantza metodikoa metodo metafisiko erradikalari jarraituz: ebidentzia guztiak zalantzan jarriz. Ebidentzia absolutuaz jabetu zen: "Pentsatzen dut, beraz, banaiz". Cogitoa, lehen egia, bilatzen ari zen azken oinarria da.

Substantziaren Arazoa / Gizakiaren Dualtasuna

Descartes-en ustez, gizakia arimaz (res cogitans) eta gorputzaz (res extensa) osatua dago. Bere ustez, bi substantziak elkarrekiko independenteak dira. Arimak askatasun eta borondate osoa dauka eta bere erabakiak gorputzaren bidez adierazten dira eta honengan eragiten dute. Horregatik beharrezkoa da bien arteko lotura. Gorputza (res extensa) naturaren legeen menpekoa da eta unibertsoaren funtzionamendua bideratzen duen mekanismoaren zati minimo bat besterik ez da. Horregatik finitua eta mugatua da. Arima askea da, ondorioz, hilezkorra. Gorputza hiltzen denean arimak bizitzen jarraituko du. Beraz, bi substantzien arteko loturak edo komunikazioak epifisean (gure buruko atzeko guruina) zegoela aitortu zuen.

Jainkoaren Existentzia

Descartesek matematik zalantzan jarri zuen jenio maltzurraren hipoesiarengatik. Bere ustez, izaki maltzurra egon daiteke, horregatik matematikaren egiarik sinpleena ere ez da ziurra. Izaki maltzurraren teoria gainditzeko, jainkoaren existentzia plazaratu zuen. Jainkoak bermatzen du egia beste egia ebidente batzuk lortzeko. Jainkoaren existentzia frogatzeko hiru argumentu eraiki zituen:

  1. Izaki perfektuaren ideia: Gizakiak zalantza egiten duenean inperfektua eta mugatua dela konturatzen da. Jainkoaren errealitatea nirea baino altuagoa da, beraz, ni ezin naiz ideia horren sortzailea izan. Ondorioz, perfekzio guztiak bere baitan jasotzen dituen izakiak sortu behar du jainkoaren ideia.
  2. Nire existentziaren kausa: Ni betidanik existitzea ezinezkoa da. Horregatik, ni baino perfektuagoa den izakia izan daiteke nire sortzailea. Jainkoaren azpitik daude izaki guztiak, beragatik sortuak izan dira. Beraz, zuzenean edo zeharka jainkoa da nire sortzailea.
  3. Argumentu analogikoa: Jainkoa perfektura bada, ni izaki inperfektua izanik existitzen banaiz, ez da existituko bere baitan perfekzioaren ideiak biltzen dituen izakia? Nire pentsamenduak bere baitan duen Jainkoaren ideia argia eta berezia da, beraz, intuizioz ezagutu dezaket.

Entradas relacionadas: