Descartes: Errealitatea, Substantzia eta Fisika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB
Descartes: Errealitatearen Azalpena eta Sistema Filosofikoa
Errealitatearen azalpen horren lehen printzipioa Cogito izango da, eta bertatik abiatuta Descartesek sistema filosofiko deduktibo osoa garatuko du errealitatea dimentsio ezberdinetan azaltzeko.
Sistema Kartesiarraren Definizioak
Definizioak axiomatiko-deduktibo ororen funtsezko osagaiak dira. Hiru izango dira funtsezko definizioak:
Substantzia
Descartesentzat substantzia eta gauza sinonimoak dira. Substantziari berez dagokiona existentzia independentea da. Definizioa hau litzateke: "substantzia berez existitzen dena da".
Atributua
Descartesen arabera, substantzia bakoitzari atributu bat dagokio. Atributua substantziaren esentzia da. Substantzia mota bakoitzak atributu identifikatzaile bakarra dauka. Horrela, arimaren atributua pentsamendua da.
Modua
Substantzia agertzeko erak moduak dira.
Substantziaren Kontzeptua
Jainkoa soilik da substantzia. Substantzia ez da modu berean aplikatzen Jainkoari eta sorkariei. Bi mota bereizten dira:
- Substantzia infinitua (Jainkoa)
- Substantzia finituak (Nia eta Mundua)
Soilik Jainkoa behar dute bizitzeko.
Substantzia Infinitua: Jainkoa
Jainkoaren existentzia frogatzeko bi froga aurkezten ditu Descartesek: perfekzioaren froga eta froga ontologikoa. Garrantzitsuena bere sistema osoarentzat oinarri sendoa aurkitu duela da. Izan ere, Jainkoa da sistema kartesiarraren gakoa, Jainkoa ebidentziaren azken bermea. Substantzia finituek existitzen jarraitzen baitute Jainkoaren sorkuntzari esker.
Mundua: Res Extensa
Munduaz ari denean, errealitate materiala du buruan. Munduaren atributua hedadura da, horregatik res extensa deitzen da. Materiaren berezko moduak bi dira: figura eta mugimendua. Hedaduraren kontzeptua argi eta bereizia da. Hortaz, ezagutza matematikoa posible da.
Descartesen Fisika
Kontzientziatik kanpo hurrengo osagaiekin esplika daiteke: gorputz materialak, gorputzen mugimenduak eta kausalitate eraginkorra. Hauek dira legerik garrantzitsuenak:
- Inertziaren printzipioa.
- Denak lerro zuzenean mugitzeko joera dauka.
- Mugimenduaren kantitatea unibertsoan iraunkorra da.
- Hutsa ez da existitzen.
- Hiru materia mota: sendoa, eterra eta argiaren partikulak.