Descartes eta Hume: Arrazionalismoa eta Enpirismoa Aro Modernoan

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Filosofia Modernoa: Arrazionalismoa eta Enpirismoa

René Descartes eta Arrazionalismoa

Europako Kontzientziaren Krisiaren Testuingurua

Descartes Europako kontzientziaren krisi garaian bizi izan zen. Testuinguru politiko eta soziala honako hauek markatu zuten: Monarkia Absolutua, nazioen arteko gerrak eta ezegonkortasun sozioekonomikoa. Hiriak handitu ziren, eta bizitza soziala arrazionalizatzeko beharra sortu zen.

Krisi Kulturala eta Erlijiosoa

Barroko garaian zientzien susperraldia eman zen unibertsitateetatik kanpo, hauek Elizaren menpe zeudelako. Erlijioan, kristautasunaren zatiketak eta katolikoen erantzunak (Kontraerreforma, Trentoko Kontzilioarekin) piztu ziren.

Nominalismoak filosofiaren krisia eta Erdi Aroko planteamenduekiko haustura ekarri zituen. Errenazimenduko antropozentrismoaren arabera, arrazoiari eman zitzaion lehentasuna. Teoria heliozentrikoak erlijioari indarra kendu zionez, filosofia modernoa jainkoarengandik urrundu zen.

Descartes, Arrazionalismoaren Aita

Descartes izan zen krisi horretatik eratorritako arrazionalismoaren aita. Bere lan nagusiak Metodoari buruzko diskurtsoa eta Meditazio metafisikoak dira.

Filosofo Arrazionalisten Ezaugarri Komunak

Descartesek eta beste filosofo arrazionalisten sistemek ezaugarri komun hauek zituzten:

  • Arrazoia ezagutza iturri baliagarri bakarra zela esaten zuten.
  • Ideiak berezkoak (innatoak) genituela eta arrazoiaren baitatik sortzen zirela defendatzen zuten.
  • Haien helburua arrazoian oinarritutako zientzia unibertsala lortzea zen.
  • Prozedura matematikoak ezagutza zientifikorako eredutzat hartzen ziren.

David Hume eta Enpirismoa: Ilustrazioaren Garaia

Korronte Nagusiak eta Enpirismoaren Garapena

Hainbat korronte nagusitu ziren garai honetan: materialismoa, entziklopedismoa eta filosofia soziopolitikoa. Gainera, Lockeri esker, absolutismo monarkikoaren aurka jarri zen enpirismoa, eta Hume izan zen bere jarraitzailea.

Ilustrazioaren Ezaugarri Esanguratsuenak

  • Arrazoiari lehentasuna eman.
  • Aurreiritzi dogmatikoak kritikatu.
  • Herri tradizio eta erlijioarengandik askatu, ezagutzara bideratzeko.

Zientzien Eredu Berria

Enpiristek zientzien eredu berria proposatu zuten, metodo esperimentalean oinarriturik. Horretaz gain, Oxfordeko Unibertsitateak enpirismoaren garapena bultzatu zuen Europako ez-kontinentalean. Eliza katolikoaren eragina txikiagoa zen han, eta fisikazaleen joerak jarraitu ziren; kontinentalean, aldiz, metafisika nagusitu zen.

Hume, Enpirismoaren Azken Ordezkaria

Testuinguru honetan kokatu behar da Hume, enpirismoaren azken ordezkari aipagarria. Bere lanaren ondorioz, hainbat bidaia egin zituen (Turin, Londres, Paris), non ilustratu asko ezagutu zituen. Lanen artean, Giza izaerari buruzko tratatua nabarmentzen da.

Humeren pentsamenduak XIX. eta XX. mendeetako hainbat korronte filosofikotan izan zuen eragina, hala nola utilitarismoan, filosofia analitikoan eta positibismoan.

Entradas relacionadas: