Descartes eta Marx: askatasuna eta materialismo historikoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,61 KB
Descartes: Askatasuna eta grinak
Descartes-en gizakiaren ikuspegia: askatasuna eta grinak. Descartes, bere metafisikan oinarrituz, zalantza sortzen du: inperfekzioagatik eta askatasunagatik. Inperfekzioaren zalantza zalantza izateagatik sortzen da; eta hori baieztatzeko perfekzioaren ideia erabiltzen da.
Perfekzioaren ideia eta ideien motak
Perfekzioaren ideia ezagutzeko hiru ideia mota hartzen dira kontuan:
- Faktizioak
- Innatak
- Adventiziak
Hori kontuan hartuta, innatak dira perfekzioaren ideiak; hau da, gure barruan betidanik egon diren ideiak.
Askatasunaren zalantza eta ekintza
Askatasunaren zalantza gizakiak nahi duena egiten duelako sortzen da. Gainera, gizakiak ekintzak egiten dituela ere esaten da. Ekintza horiek nahita edo nahigabe egin daitezke. Nahita egiten diren ekintzak arimak egiten ditu; nahigabeak, ordea, gorputzak.
Grinak eta askatasuna
Grinak askatasuna kentzen dute, izan ere nahi gabeko eran egiten direnez, guk ez ditugu aukeratzen. Descartesek ez du hori ukatzen: gizakia grinengatik bere gorputzaren morroi bilakatzen dela dio, eta hori gainditzeko arrazoitu egin behar duela.
Grina nagusiak
Grina garrantzitsuenak bi dira:
- Poza — arimak gorputzarentzat onuragarriak diren egoerak onartzen dituenean.
- Tristura — arimak gorputzarentzat kaltegarriak diren egoerak onartzen dituenean.
Marx: Materialismo historikoa — oinarrizko ideiak
Marxen materialismo historikoa: oinarrizko ideiak. Marxek azaldu zuen historia produkzio-erlazioen bidez mugitzen dela; beraz, mundua eta historia erlazio horien bidez ulertu behar dira.
Produzio-erlazioak eta produkzioaren osagaiak
Produkzio-erlazioak langileen, jabeen eta bestelako aktoreen arteko harreman ekonomikoak dira, egoera eta produkzioa kontuan hartuta. Produkziorako tresnak, langileak eta jabeak beharrezkoak dira; ondorioz, produktuak sortzen dira.
Egitura ekonomikoa eta gainegitura politikoa
Produzioaren antolaketan egitura ekonomikoa sortzen da; hori da gizakiaren oinarria, eta honen gainean eraikitzen dira egitura juridiko eta politikoak.
Klase-borroka eta helburu komunista
Historia arloan bi klase sozial nagusi bereizten dira: proletariotza (langileak) eta burgesia (jabeak). Bi klase horien arteko borroka da gizartea aldatzen duena. Marxen ustez, borrokaren helburua gizarte komunista ezartzea da; horrela desagertzen dira klase sozialen egiturak. Hau da, Marxen arabera gizakiaren helburua.