Descartesen Arrazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,73 KB
Descartesen Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak
Arrazionalismoa korronte filosofiko moduan XVII. mendean ematen bada ere (arrazoiaren indarra eta lehentasuna ezagutza iturri gisa), ez da berria. Arrazionalismoa enpirismoaren gainetik dago. Jarrera hau aro modernoko filosofian ematen da (Descartes, Spinoza), baina, batez ere, Berpizkundetik aurrera indartuko da.
Arrazionalismoaren tesi nagusia: arrazoiaren buruaskitasuna (autosufizientea) ezagutza iturri gisa. Arrazoiaren jarduera hori ezin du ezerk mugatu.
Hona ezaugarri nagusiak:
- Giza arrazoimenean erabateko konfiantza. Arrazoimena gizakiak egia aurkitzeko duen fakultate bakarra da. Hori da ezagutza berri fidagarriak lortzeko erabili behar den bidea. Egiazko ezagutza arrazoiak, adimenak, ematen digu. Jainkoaren ordez arrazoiak epaitzen du egiari buruz.
- Ezagutza sentikorraren gutxiespena. Sarritan zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna. Zientziaren judizioak unibertsalak eta beharrezkoak izan behar dira. Matematika, ezagutza ziur eta unibertsalaren eredu da.
- Munduaren arrazionaltasuna. Unibertsoa kuantitatiboki azter eta deskriba daitekeen mekanismo erraldoi baten antzekoa da.
- Jatorrizko ideien existentzia. Arrazionalistek zioten egiaren oinarri diren edukiak edo ideiak dituela giza adimenak, eta arrazionalismoak mantentzen du ideia horiek adimenari berezkoak, jatorrizkoak ala innatoak direla. Metodo deduktiboa erabiliz, zalantzarik gabeko egietara iritsiko da arrazoimena, hortaz, egiazko ezagutzara. Ezagutza horiek guztiak biltzean garatuko da jakinduriaren eraikuntza osoa. Beraz, arimena ez da biltegi hutsa edo “tabula rasa”, enpiristek esaten duten bezala.
- Gizakiaren ikuspegi dualista. Descartesek dioenez gizakia bi alderdi autonomoz osatuta dago: gorputza (“res extensa”) eta arima (“res cogitans”).
Descartesen Metodoa: Zalantza Metodikoa
Descartesek, arrazoimena erabiliz galderak argitzeko metodo bat proposatuko du: zalantza metodikoa. Zalantza metodikoaren arabera, zalantzazkoak izan daitezkeen baieztapen guztiak baztertu behar dira, eta horien artean daude zentzumenetatik datozkigunak.
Ondorioa: Cogito Ergo Sum
Descartes konturatzen da existitzen ez den ezer ezin dela zalantzan egon, hau da, zalantzan dagoen zerbaitek existitu beharra daukala; beraz, zalantzan dagoen zerbait denez, bera existitzen dela: “Cogito ergo sum” (pentsatzen dut, beraz, banaiz).