Descartesen Filosofia: Jainkoa, Askatasuna eta Etika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB
Descartes: Askatasuna eta Determinismoa
Descartesek dioenez, Jainkoak aske egiten gaitu, baina gure portaera gorputzaren bidez erabat determinatuta gauzatzen da. Askeak garela argudiatzeko, Descartesek argudio bat erabiltzen du: zalantzak izateko libreak izan behar gara, eta zalantzak ditugunez, libreki erabakitzeko aukera dugu. Askatasun hori eta mundu determinatuaren existentzia nola diren posible, Jainkoaren ahalmen orokorrean uzten du.
Jainkoaren Existentziaren Frogapena
Gugan dugun izaki infinituaren ideiak izaki infinitu hori benetan existitzea eskatzen du. Jainkoaren ideia badut, hura existitzen delako da.
Jainkoa existitzen denez eta ona denez, bere buruan ditugun ideia guztiak egiazkoak direla jakingo dugu. Jainkoak arrazoimena eman digu eta ezin gaitu engainatu. Jainkoa substantzia bat da, substantzia bakarra. Beraz, materiazko mundua ezagutuz, Jainkoa ere ezagutuko dugu, eta alderantziz.
Jainkoaren Existentziaren Bi Argudio Nagusiak
- 1. Ideia infinituaren argudioa: Burura etortzen zaion lehen ideia substantzia infinitu bat dagoela da, betierekoa, independentea, orojakilea eta ahalguztiduna dena. Kausarik gabeko ezer ezin da efektu izan; beraz, Jainkoaren ideia existitzen bada, haren kausa ere existitu behar du.
- 2. Argudio ontologikoa: Jainkoa izaki perfektua denez, nahitaez existitu behar du. Existituko ez balitz, bera baino hobe den izaki bat existitzea posible litzateke, baina hori ezinezkoa da.
Munduaren Existentziaren Frogapena
Jainkoa existitzen dela eta izaki onena denez, Jainkoak ezin du onartu guk munduaren existentzian sinestea eta gero egiazkoa ez izatea. Jainkoa ona da; beraz, mundua existitzen da.
Descartesen Etika eta Behin-behineko Morala
Descartesek gizakia gidatzeko printzipio funtsezkoenak aurkitu nahi zituen. Proposatzen duen lehen arau praktikoa arrazoiaz gidatzea da. Descartesentzat, morala egia bilatzean datza. Descartesek ez zuen lortu bere morala zehatz idazten, gazte hil zelako, baina behin-behineko moral bat utzi zuen, hiru arautan laburtutakoa:
- 1. Herri bakoitzeko legeak eta ohiturak errespetatu behar dira.
- 2. Hartutako erabakietan tinko mantendu behar da.
- 3. Pasioen aurrean arrazoiari jarraitzen saiatu behar da.