Descartesen teoria

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,32 KB

Pasioak eta askatasuna:Descartesek arimaren ekintzak eta grinak bereizten ditu.Ekintzak borondatearen menpe daude;grinak aldiz ustelgabekoak dira, hau da,gorputzean eragiten duten indar mekanikoak dira.Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza./Grinak alde batetik arima erakartzen dute,bestetik arima bere buruaren aurka bihurtu,baina horrek ez du san nahi kaltegarriak direnik.Haien zeregina arima zirikatzea da,amore eman dezan,gorputza kontserbatzeko eta hobetzeko.Tristura et alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira/Tristurarekin arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da.Alaitasuna aldiz,gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten du arima,eta maite ditu ondorioz,horiek eskuratzeko eta kontserbatzeko joera du./Grinak morrontza egoerarekin lotuta daude,hau da,esklabo bihurtzen dute gizakiak eta askatasuna kentzen diote.Gizakiak morrontza horretatik askatzen ahalegindu behar du.Gizakiak ez du bere burua grinaren menpe utzi behar eta esperientzia eta arrazoia izan behar ditu gidari bere ekintzetan.Horrela bakarrik bereiziko ditu ongia eta gaizkia.Zuhurtzia grinak menderatzean datza,grinak izan arren,pentsamendu argi eta garbiaren agintea hedatuz eta aginte hori,ahal den neurrian odol mugimenduen eta bizitza espirituen mende dauden grinetatik aldenduz.Kant eta ilustrazioa:saphere aude Ilustrazioa,gizateria erruzko adingabetasunetik irtetea da,tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askaturiko arrazoimen autonomoa erabiltzean datza.Horregatik,”ausart zaitez pentzatzen”edo”saphere aude”da gizadiaren hain zati handi bat adingabe bizitza osoan,eta horregatik beste batzuentzat erraza da tutore bilakatzea.Baina tutoreek,adin nagusitasunerako urratsa,neketsua eta arriskutsua dela diote tea beraz, ez irteteko.Halaber, arrisku hau ez da larria,huts egitez lortzen direlako helburuak.Ondorioz,zaila izaten da gizabanakoak berezko bihurtu zaion adingabetasun horretatik burua ateratzea.Hura maitatzera ere iritz daiteke.Gainera, inor arrazoia erabiltzera saiatuko balitz,ez luke ezer lortuko,ez dagoelako horretara ohituta.Horregatik dira hain gutxi arrazoia erabiliz adingabetasunetik irten eta tinko dabilenak.Baina litekeena da norbaitek bere burua ilustratzea,askatasuna uzten bazaio.Tutore batzuk ilustratzen direnean,kontuan eduki behar dute beraien publikoak ez direla gai hain erraz ilustratzeko,eta hau pixkanaka egin behar da.Beraz,iraultza ez da bidea,berehalako aldaketa dakarrelako.Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak:XVIII.mendeari argien mendea esaten zaio.Arrazoiak eta zientziak gizakia argitzen dutela sinesten hasten da.Arrazoiaren laguntzaz,filosofo ilustratuek Erdi Arotik datorren iluntasuna desegin nahi dute:aurreiritziak,eztabaidaezinezko dogmak…suntsitzeko esperantzarekin daude.Gizakia,dagokion lekuan kokatzea erabaki nahi dute,hots,eredu teozentrikotik antropozentrikora igaroz.Ardia egia ezagutza,arrazoi,orden eta ondasunaren sinbolotzat har daiteke.Iluntasuna aldiz,ignorantziaren,nahaskeriaren eta kaosaren sinboloak dira.Ilustrazioak,autoritateari,dogmei…espiritu kritiko arrazionalista kontrajarri zion.Ilustrazioaren bilakera:Ilustrazioak Britainia Handian du hasiera,XVII eta XVIII.mendeetan.Enpirismoa nagusi zen,baita Newtonek sortutako zientziaren eredua.Zientzian duen esperientziaren garrantzia pentsamendu arloan enpirismo ingelesean gauzatu zen.Kant,Humekin batera,Filosofia Garaikidearen aita,filosofia kritikatzen du.Ilustrazioaren ideiak:Ilustrazioak tradizioak utzitako kontzeptu eta balore guztiak kritikatzen ditu.Arlo eta eremu guztiak kolokan jartzen dira.Hainbat mendetan,erlijioak gizakiei koherentzia eman bazien ere,erlijioaren papera filosofiari dagokio orain.Ideiak eta aurrerapen zientifikoak,gizakiaren perfekziorantz eraman zituen.Gainera,natura kontzeptu indargabetu zen:Natura izango da arrazoiaren erreferentzia berria.Ondorio,arrazoi autonomoa,autoritateen gidaritza errefusatuz,autonomoaren erabilpena bermatzen du.



Descartesen arrazionalismoa:Arrazionalismo modernoa Descartesek sortu zuen eta Europako Kontinentean zehar hedatzen den mugimendua da.Arrazoia ezinbesteko abiapuntua da ezagutza lortzerakoan,hau da,arrazoiak bere gainetik ezagutza lortzeko ez du beste irizpiderik,egia zer den edo ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio.Gainera, errealitateari buruzko ezagutzak,arrazoitik sortuak,egiazkoak dira,pentsakera honen arabera jatorrizko ideiak ditugu,hots,adimenak bere baitan ditu jaiotzaren unetik.Kontrako pentsamendua enpirismoa da eta horrek egiazko ezagutza esperientziatik lortzen dela dio.Esperientziak arrazoiari aukera besterik ez dio eskaintzen,adimenak,egia bere baitan nabaria bezala hautematen du./Ideiak ez datoz hautematen den zerbait orokortzetik,izan ere,arrazoiak berezkoak dituen ezaugarriak esperientziaren ondorioz sortzen dira arrazoiaren baitatik.Arrazionalismoak ezagutza sentikorra gutxiesten du zentzumenek engainatu eta huts egitera bultzatzen baitigu eta matematikan oinarritzen da zientziako judizioek baliagarriak eta nahitaezkoak izan behar baitira,bera bezala.Horrez gain,unibertsoko gertaera orok kausa bat duela aldarrikatzen dute arrazionalistek,baina kausa hori ezaugarria dela arrazionalistentzat bere kabuz ezagut baitezake.Intuizioa dedukzioa,analisi sintesia:Descartesek matematika hartzen du eredu gisa, eta hori erabiltzen du egiaren irizpide bezala.Horregatik "arrazoiaren egia" deitzen zaio, ez dagoelako esperientziaren menpe,arrazoiarenean baizik./Filosofo honek,lau erregela finkatuko ditu.Lehenengo erregela nabaritasuna da,Descartesek dio nabaria ez den ezer ez dela onartu behar.Nabaritasunak bi ezaugarri ditu:argitasuna eta bereizkortasuna.Bigarren erregela analisia da.Aztertzen ditugun arazoak eta problemak ahalik eta gehien zatitzea da erregela honen gomendioa.Zatiketa intuizioz hautematen diren "natura soilik" lortzea du helburutzat.Hirugarren erregela sintesia da.Natura soila aurkitu ondoren dedukzioa hasten da.Horrek egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzera bideratuko digu.Laugarren eta azken erregela berrikusketa edo zenbaketa erregela da.Honen helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneei buruz ohartaraztea.Era honetan, bidean ezer ahaztu ez dugula ziur egongo gara.Kant eta ilustrazioa:arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua:Ilustraziorako, askatasuna behar da, nork bere arimaz oso osorik erabilera publikoa egiteko,hau da,guztietan kaltegabeena.Hala ere,askatasunaren murriztapena dugu nonbait,adb,apaiza. Arrazoimenaren erabilera publikoak askea izan behar duen arren, erabilera pribatura murrizturik gera daiteke, baina honek ez du ilustrazioa galarazten. Erabilera publikoa, norbaitek, aditu bezala (askatasunarekin), publiko guztiaren aurrean egiten duena da. Erabilera pribatua, postu edo kargu jakin batean betetzen da. Gainera,guztien intereserako jarduera asko daudenez,adostasun bat beharrezkoa da eta gobernuak ordena mantendu behar du,akordio hauek suntsitu ez daitezen.Hala ere,publiko bezala,geroago,arrazoitu edo kritika dezake hobetzeko asmoz(arrazoi publikoa).Kritizismoa:Zer ezagut dezaket?Zer egin behar dut?:Kant-en obra filosofikoan hiru korronte hauek bateratzen dira: arrazionalismoa, enpirismoa eta ilustrazioa. Kant-en kritizismoa arrazionalismoaren eta enpirismoaren mugak gainditzeko ahalaegina izang da. Ilustrazioaren proiektua bereganatu eta arrazoiaren autonomia ezartzen du, eta filosofo honentzat, arrazoia da gizakiaren gida bakarra. Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa bereizi zituen: lehenengoa, arrazoiaren alde ezagutzaiera zuzenduta, eta bigarrena, askatasunak parte hartzen duen ekintza eta gertaeretara bideratuta. Arrazoi teorikoak "zer ezagut dezaket?" gadera erantzuten du, eta arrazoi praktikoak, "zer egin behar dut?" edo "zer itxaron dezaket?"/Arrazoi teorikoaren kritika:Kant-entzat, ezagutzaren arazoa hau da: ezagutzaren balio unbertsala eta beharrezkoa ezartzean, esperientziari bere protagonismoa kendu gabe , arrazoia eta esperientzia elkar lotzea. Hau da,arrazoia mugagabeko askatasuna dela sioen arrazionalismo dogmatikoak askatzea, eta gero eta indar gehiago hartzen ari zen zientziaren enpirismotik sortzen den eszeptizismoa gainditzea aldi berean.Ezagutza subjektu aktiboaren ekintza da, eta honek datu sentigarriak antolatu,ordenatu eta subjektuaren lehengo formetara moldatzen ditu.Egitura formal horiek dira ezagutza zientifikoari unibertsaltasuna ematen diotenak.Orduan, guk gauzak diren moduan ikusten ditugu.Beraz objektua subjektuari moldatzen zaio.Metafisikak ez du zientzia maila lortu,ezagutzaren elementu enpirikoa falta zaiolako esperientzian dagoen objektua datua sentikorrak ematen ditu.

Entradas relacionadas: