Deskolonizazioa: Prozesua, Eraginak eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Deskolonizazio prozesua

Deskolonizazio prozesua: Metropoli zaharrekin gatazka bortitzak izanda garatu zen, eta, beste kasu batzuetan, akordio baketsuen bidez. Horixe izan zen britainiar koroaren kasua. Deskolonizazioa Asian hasi zen, eta Bandungenko Konferentziak emandako bultzadaren ostean, orokortu egin zen Afrikan.

Asiaren eta Ekialde Hurbilaren deskolonizazioa

  • Asian: independentzia prozesua baketsua izan zen. Estatu Batuek Filipinei independentzia borondatez eman zioten 1946an, eta Hindustanen, 1947an.
  • Ekialde Hurbilean: Siria, Libano, Jordania, Irak eta Arabiako penintsulako beste herrialde batzuk askatu ziren. Horrez gain, NBEk Palestinako lurraldea zatitzea erabaki zuen juduek aldarrikatutako Israel estatua sortzeko. Gertaera horrek gatazka larria eragin zuen Palestinarekin.

Bandungeko Konferentzia

1955ean, Bandungeko Konferentzian (Indonesian) duela gutxi kolonizatutako Asiako eta Afrikako 29 herrialde bildu ziren. Konferentzia horretan Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua sortu zen, eta printzipio batzuk adostu ziren: kolonialismoa salatzea, nazio guztien subiranotasuna eta berdintasuna, eta Afrikako eta Asiako herrialdeen garapen ekonomiko eta kulturalari laguntzeko planak sortu beharra. Horrez gain, Konferentziak deskolonizazio prozesua bultzatu zuen Afrikan.

Afrika deskolonizatzea

Afrikan, kontinenteko iparraldeko koloniak independizatu ziren lehenengo, Libia (1951), Tunisia eta Maroko (1956); Aljeria. Geroago, Sahara, hegoaldekoa.

Deskolonizazioaren ondorioak

  • Politikaren arloan: herrialdeen arteko muga asko modu artifizialean zeuden ezarrita, eta horrek gatazka eta gerra zibilak eragin zituen. Kasu askotan, diktadura militarrak ezartzeko aitzakia izan ziren.
  • Ekonomiaren arloan: herrialde askok antzinako metropoliarekiko menpekotasun ekonomikoa izaten jarraitu zuten. Fenomeno horri neokolonialismo esaten zaio. Herrialdeon egoera ekonomikoak okerrera egin zuen, lehengaien prezioak ez dituzte-eta herrialde ekoizleek finkatzen, herrialde aberatsetan kokatutako nazioarteko burtsa handiek baino. Horren ondorioz, antzinako kolonia gehienek kanpo-zor handia dute.
  • Gizarte arloan: herritar gehienen bizi maila baxua zen eta arazo asko sortu ziren; besteak beste, gosea, desnutrizioa, medikuntza- eta osasun-eskasiak eta analfabetismoa.
  • Nazioartean: herrialde horiek bigarren mailan geratu ziren munduko erabaki handiak hartzerakoan.

Entradas relacionadas: