Deskolonizazioaren Prozesua: Kausak eta Adibideak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Deskolonizazioa: Europako Inperioen Lurraldeen Independentzia Prozesua

Deskolonizazioa Europako inperio handien menpe egondako lurraldeen independentzia prozesua da.

Kausak

  • Bigarren Mundu Gerrak (BMG) eragina: BMG-ak ohartarazi zien koloniei beren metropoliak ahulak zirela eta ez zirela garaiezinak.
  • Mugimendu Nazionalisten Sendotzea: Gerrak mugimendu nazionalistak indartu zituen.
  • AEB eta SESB-en Rola: Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak ez zuten koloniarik, baina nagusitasuna lortzeko borrokan laguntza behar zuten. Ondorioz, mugimendu independistak bultzatu zituzten Europaren eragina ordez beraiena ezartzeko.
  • NBEren Printzipioa: Nazio Batuen Erakundearen (NBE) oinarrietako bat inperioen mendeko herriek autodeterminazio eskubidea izatea zen.

Hindustango Penintsula

Britania Inperioaren kolonia prezipitatua zen. Lurralde zabala zenez, gutxi iraun zuten elkartuta, eta bi alderdi lehiatzen ziren nagusitasun politikoa lortzeko:

  • Induz osatutako Kongresuaren Alderdia.
  • Musulmanen Ligaren Alderdia.

Ezin zenez batasuna mantendu, Indiako Batasuna eta Pakistan sortu ziren. Pakistan bitan banatuta zegoen eta azkenean mendebaldeak independentzia lortu zuen, Bangladesh bihurtuz.

Indotxina

Vietnameko nazionalisten burua Ho Chi Minh komunista zen, Vietnameko Independentziarako Ligaren buruzagia. Gerrara joan eta japoniarren aurka independentzia aldarrikatu zuen. Frantziak ez zuen onartu eta gerra hasi zen. Vietnamek Txinaren laguntza jaso zuen eta Frantziak AEB-aren laguntza. Azken horiek Asian komunismoa eragotzi nahi zuten. Azkenean, frantsesak garaituak izan ziren eta Indotxinako penintsula hirutan zatitu zen.

Indonesia

Lehenik Herbehereren kolonia izan zen, Japoniak okupatu arte. Ahmed Sukarno, Indonesiako Nazio Alderdien buruzagia, japoniarren aurka borrokatu zen hauek errenditu ondoren, eta orduan Indonesiako Errepublika aldarrikatu zuen. 1949ko abenduan Sukarno Indonesiako Estatu Batuen presidente hautatu zuten. Ezaugarri hauek izan zituen:

  • Nazionalista, militarra eta sozialista zen diktadura pertsonala.
  • Hirugarren Munduko mugimenduaren buruzagietako bat bihurtu zen.

Deskolonizazioa Afrikan

Panarabismoa

Arabiera eta zibilizazio musulmana zuten herrialdeen arteko elkartasuna sustatzen zuen. Helburua munduan herrialdeen bloke berri bat sortzea zen.

Panafrikanismoa

Afrikako herrien arteko batasun eta elkartasun mugimendua.

  • Patrice Lumumba: Afrikako buruzagi antiinperialista izan zen. Belgikatik independentzia lortu zuen.

Entradas relacionadas: