Deskribapen Testuak eta Euskal Gramatika

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

1. Deskribapen Testuak

Deskribapena errealitatea behatu eta besteei helaraztea da. Bidaia baten berri emateko, leku bat nolakoa den jakinarazteko, edo bizitzan zehar aldatu diren gauzen berri emateko erabiltzen da. Inpresio orokorrak kontatu behar dira, ez da beharrezkoa den-dena ematea.

Unitate honetan, deskribapen subjektiboa landuko dugu sakonago. Honen helburua irakurlearengan inpresio atsegina edo desatsegina, edo sentimenduren bat sortzea da. Idazleak berak jaso, sumatu, ikusi edo sentitu bezala helaraziko digu errealitatea. Errealitatea bi modutara helaraz daiteke: sentsazioak transmitituz edo, sentsazioaz gain, iritzia adieraziz.

Deskribapen motak:

  1. Eстатиkoa: Irudi bati buruzko informazioa ematen digu. Zehatza izan behar du, adjetibo edo hitz aproposak aukeratu behar dira, eta ordenan egin behar da. Erabilera: ideia bat aurkezteko, gauza baten ezaugarriak adierazteko, gertaera bateko protagonista aurkezteko.
  2. Dinamikoa: Ibilbidea egiten duenak ikusten duena kontatzen digu. Inpresio orokorra kontatu behar da, ez dena. Erabilera: leku baten deskribapena, bidaia baten berri ematea, bizitzan zehar aldatu diren gauzak.
  3. Mugikorra: Deskribatzen dena mugitzen ari da, desfilea adibidez. Mugimendua transmititu behar da. Erabilera: denbora igaro ahala aldatzen diren kontuak (ohiturak, bizimodua, etab.), gertaera bat deskribatzea.

Deskribapen Testuen Hizkuntza Ezaugarriak:

  1. Adjetiboak: Adjetiboek garrantzi handia dute deskribapen-testua sortzean, deskribapenen bidez, pertsonen, egoeren, lekuen eta abarren nolakotasunaren berri ematen baita.
  2. Esaldi bakunak: Deskribapenetan esaldi motzak aurkituko ditugu gehienbat, "eta" edo "edo" juntagailuez lotuak.
  3. Lekuzko proposizioak:
    • Erlatibozko esaldiak: Asko erabiltzen dira deskribapenak egiteko.
    • Konparaziozkoak: Deskribatzen den gaia definitzen laguntzen dute, beste elementu batekin konparatuz.

2. Baldintza Nor

Banintz - Nintzateke
Bazina - Zinateke
Balitz - Litzateke
Bagina - Ginateke
Bazinate - Zinatekete
Balira - Lirateke

3. Baldintza Nork

Banu - Banitu - Nuke - Nituzke
Bazenu - Bazenitu - Zenuke - Zenituzke
Balu - Balitu - Luke - Lituzke
Bagenu - Bagenitu - Genuke - Genituzke
Bazenute - Bazenituzte - Zenukete
Balute - Balituzte - Lukete- Lituzkete

4. Baldintza Nor-Nori

Balitzait - Balitzaizkit - Litzaidake - Litzaizkidake
Balitzaizu - Balitzizkizu - Litzaizuke - Litzaizkizueke
Balitzaio - Balitzaizkio - Litzaioke - Litzaizkioke
Balitzaigu - Balitzaizkigu - Litzaiguke - Litzaizkiguke
Balitzaizue - Balitzaizkizue - Litzaizueke - Litzaizkizueke
Balitzaie - Balitzaizkie - Litzaieke - Litzaizkieke

5. Ahaleza

Oraina

Naiteke - Ninteke - Nintekeen
Zaitezke - Zintezke - Zintezkeen
Daiteke - Liteke - Litekeen
Gaitezke - Gintezke - Gintezkeen
Zaitezkete - Zintezkete - Zintezketen
Daitezke - Litezke - Litezkeen

Alegiazko Iragana

Nezake - Nitzake - Nezakeen - Nitzakeen
Zenezake - Zenitzake - Zenezakeen - Zenitzakeen
Lezake - Litzake - Lezakeen - Litzakeen
Genezake - Genitzake - Genezakeen - Genitzakeen
Zenezakete - Zenitzakete - Zenezaketen - Zenitzaketen
Lezakete - Litzakete - Lezaketen - Litzaketen

6. Subjuntiboa

Intransitiboa

Nadin - Nendin
Zaitezen - Zintezen
Dadin - Zedin
Gaitezen - Gintezen
Zaitezten - Zintezten
Daitezten - Litezen

Transitiboa

Dezagun - Ditzazun
Dezazun - Ditzazun
Dezan - Ditzan
Dezagun - Ditzagun
Dezazuen - Ditzazuen
Dezaten - Ditzaten

Entradas relacionadas: