Destilazio Teknikak: Arrunta, Zatikatua eta Hutsunepekoa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,78 KB
Destilazio Teknikak
Sarrera
Likidoen purifikaziorako metodorik ohikoena eta garrantzitsuena distilazioa da. Likido bat bere ezpurutasun ez-hegazkorrengandik banatzeko eta, ahal denean, bi likido edo gehiago elkarrengandik bereizteko erabiltzen da.
Destilazio Arrunta
Distilazio kasurik sinpleenean, likidoa bere irakite-punturaino berotzen da, lurrundu arte. Lurrun hori hoztaile batekin kontaktuan jartzean kondentsatu egiten da, distilatua eratuz, eta beste ontzi batean jasotzen da. Bi substantzien nahastea banatzeko erabil daiteke, baldin eta bietako bat bakarrik bada hegazkorra. Osagai hegazkorra lurrunaren kondentsazioz jasotzen da, osagai ez-hegazkorra distilazio-matrazean geratzen den bitartean.
Destilazio Zatikatua
Nahaste bateko bi osagaiak hegazkorrak badira, ezingo dira guztiz banandu distilazio arrunt baten bidez. Banaketa on bat lortzeko, bai lortutako distilatua, bai hondarra ere behin eta berriro distilatu beharko lirateke. Distilazio-zutabe izenekoek era jarraian burutzen dute prozesu hau. Zutabean, lurruna askotan kondentsatu eta berriro distilatzen da zutabetik irten aurretik. Adibidez, azetona eta urez osatutako nahaste bat bereizteko, destilazio zatikatua da teknikarik egokiena. Gehienetan, distilazio-zutabearen erabilerak erraztu egiten du banantzea. Mota honetako zutabeei Vigreux zutabe deritze. Alboetako arraildurek lurrunketa-kondentsazio ziklo kopurua handitzen dute, eta horregatik, osagaien banaketa hobetzen dute. Lurrunketa-kondentsazio zikloak errepikatzean, lurruna konposatu hegazkorrenean aberasten da.
Hutsunepeko Destilazioa
Distilazio-teknika irakite-puntu oso altuko likidoak distilatzeko ere moldatu daiteke. Beren irakite-tenperaturan ezegonkorrak diren likidoak ere teknika honen bidez distilatzen dira.