Diagnostiko Proba Osagarriak: Mediku Esplorazio Aurreratuak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB
Batzuetan, anamnesi eta esplorazio fisikoarekin nahikoa izaten da diagnostikoa egiteko. Hala ere, zalantzak sortzen direnean, proba gehigarriak beharrezkoak izan daitezke. Hauek esplorazio instrumentalak izan ohi dira, baliabide teknikoak eta pertsonal espezializatua eskatzen dituztenak. Medikuak erabakiko du zer proba, esplorazio eta urgentzia maila behar den.
Analisi Klinikoak
Medikuak laborategian aztertzeko eskatutako probak dira. Laginak laborategian jaso eta aztertzen dira, eta ondoren, medikuari informazioa ematen zaio diagnostiko, prebentzio eta tratamendurako.
Inpultso Elektrikoen Neurketa
Organismoak organo eta sistemak funtzionatzeko erabiltzen dituen inpultso elektrikoak neurtzean datza. Neurketa hauek elektrodo bidezko dispositiboen bidez egiten dira. Elektrodoak neurtu nahi den inpultsoa pasatzen den lekuan kokatzen dira.
ECG (Elektrokardiograma)
Bihotzaren funtzionamendua ahalbidetzen duten inpultso elektrikoak neurtzeko erabiltzen da. Elektrodoak pazientearen gorputzean jartzen dira ordena zehatz batean, eta neurtutako inpultsoak paperean islatzen dira. Papereko uhinek, formek eta frekuentziek bihotzaren funtzionamendu egokia edo desegokia adierazten dute, gaixotasun baten diagnostikoa egiten lagunduz.
EEG (Elektroentzefalograma)
Garunaren aktibitate elektrikoa neurtzeko erabiltzen da. Elektrodoz jositako txano antzeko bat jartzen zaio pazienteari buruan. Hainbat gauza egiteko eskatzen zaio, eta neurtutako uhinak nola aldatzen diren ikusten da.
EMG (Elektromiografia)
Muskuluen inpultso elektrikoa neurtzeko erabiltzen da. Neurtu nahi den muskuluaren arabera, lokalizazio ezberdina izan dezake. Monitore batek inpultso elektriko bat bidaltzen du muskulura, eta erreakzioa neurtzen da. Elektrodoak eta/edo orratzak erabili daitezke.
Irudi Frogak
Pazienteen gorputz barruko egiturak ikusteko erabiltzen diren probak dira.
Erradiografia
X izpiak erabiltzen ditu. Izpi hauek organismoa zeharkatzen dute, eta zeharkatzean, igaro diren zonaldean dauden objektu eta organoekin interakzionatzen dute. Izpiak beste aldera iristean, igaro diren egituraren irudia eskaintzen dute. Batzuetan, irudiak kontrastatu behar izaten dira.
Motak:
- Erradiografia sinplea: Lau planoko irudi estatikoak ematen ditu (plaka fotografikoa).
- Radioskopia: Plakak mugimenduan lortzen dira.
- TAC (Tomografia Konputerizatua): Plano ezberdinetan egindako plaken bidez sortutako irudi multiaxiala da.
Ekografia
Soinu uhinen bidez lortutako irudiak dira. Anatomiaren egiturak eta fluidoak bereizteko balio du. Transduktore aparatu bat erabiltzen da uhinak aztertu nahi den organismora bidaltzeko eta "ECO" irudi moduan sortzeko.
Erresonantzia Magnetikoa (RMN)
Radiofrekuentzia bidez lortutako irudi-bilduma da. Kanpo magnetiko bat eragiten da pazientearen baitan, eta irudia gorputzeko atomoek kanpo magnetikoaren energia xurgatu eta askatzean lortzen da. Kontrastearekin edo kontrasterik gabe egin daiteke, aztertu nahi denaren arabera. Ezin da metala duten gauzekin gerturatu, iman oso potente gisa funtzionatzen baitu.
Gammagrafia (Gamma Izpiak)
Medikuntza nuklearra erabiltzen duen teknika da. Organo eta ehunen funtzionamendu molekularra aztertzeko balio du. Isotopo erradioaktiboak pazienteari bide parenteraletik (zainetatik/arterietatik) administratzen zaizkio. Isotopo espezifikoak aztertu nahi den organo edo ehunera joaten dira. Isotopoak administratu ondoren, organoek kaptatu edo xurgatu egiten dituzte, eta irudietan gaixotasuna puntu bero edo hotzetan ager daiteke, edo ez, uniformeki banatuta.
Positronak Erabiltzen Dituzten Tomografia (PET)
Medikuntza nuklearra erabiltzen duen proba diagnostikoa da. Organo eta ehunen funtzionamendu molekularra aztertzeko balio du. Desberdintasuna da positroi partikulen bidez egiten dela, eta ez gamma izpien bidez.
Endoskopiak
Trakto gastrointestinala barrutik ikusteko erabiltzen dira. Kamera eta argia dituen sonda bat erabiltzen da. Prozedura diagnostiko eta terapeutikoak izan daitezke.
- Gastroskopia: Ahotik sartzen da, traktuaren goiko zatia aztertzeko.
- Rektoskopia/Kolonoskopia: Uzkitik sartzen da, heste lodia ikusteko.
Prozedura terapeutikoak honako hauek izan daitezke:
- Ehun laginak hartu.
- Ehun patologikoak kendu.
- Hemorragiak gelditu.
- Gorputz arrotzak atera.
Azterketa Zitologikoa
Zelulen ezaugarriak eta alterazio morfologikoen deskribapena aztertzen ditu.
Azterketa Anatomopatologikoa
Organo edo zatien deskribapen makroskopiko eta mikroskopikoa egiten du. Biopsia, autopsia edo kirurgia bidez lortutako laginak laborategira bidaltzen dira. Diagnostikorako, lehenik makroskopikoki aztertzen dira, eta gero mikroskopikoki. Neoplasien diagnostikorako bereziki garrantzitsua da.