Digestio-aparatua: Organoak, Funtzioak eta Osasuna
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 181,82 KB
Digestio-aparatuaren organo nagusiak eta funtzioak
- Ahoa: Elikagaia murtxikatzen den lekua. Listuarekin nahasten da.
- Listu-guruinak: Txistua sortzen den lekua. Mihipekoa eta masailpekoa dira nagusiak.
- Faringea: Elikagaiak urdailera eramateko bidea.
- Hestegorria: Elikadura-boloa faringetik urdailera eramaten du mugimendu peristaltikoen bidez.
- Gibela: Digestioan behazuna jariatzen du. Funtzio metaboliko garrantzitsuak ditu: gluzemiaren erregulazioa (odoleko glukosa maila kontrolatu) eta substantzia toxikoen desaktibazioa.
- Pankrea: Intsulina ekoizten du. Azukrea kontrolatzen du intsulina eta glukagoiaren bidez; gainera, urina sortzen du.
- Urdaila: Digestio kimikoa egiten da bertan, urdail-urinaren pH azidoari esker.
- Heste mehea: Mantenugaiak xurgatzen diren lekua.
- Heste lodia: Ura eta gatz mineralak xurgatu eta hondakinak kanporatzen ditu.
- Ondestea: Hondakinak pilatu eta gordetzen diren lekua.
- Uzkia: Hondakinak kanporatzeko irekidura.
Digestio-prozesuaren ezaugarri garrantzitsuak
Mugimendu peristaltikoak
Mugimendu peristaltikoak uhin motako mugimenduak dira. Mugimendu hauen bidez elikagaiak digestio-hodian aurrera bultzatzea lortzen du gure gorputzak. Hau hestegorritik hasita, heste lodiraino gertatzen da. Guk kontrolatzen ez ditugun, ez-borondatezko (inkontzienteak) mugimenduak dira.
Aho-hortzen osasuna eta prebentzioa
Txantxarrak eta haien garapena
- a) Txantxarrak ahoan dauzkagun bakterioek hortzetan sortutako lesioak dira. Bakterioak azukreetaz elikatzen direnean, azidoa askatzen dute beren metabolismoaren ondorioz. Azido honek gutxinaka txantxarra osatzen joango da.
- b) Marrazkian tratatu gabeko txantxar baten garapena ikusten da. Hasieran hortzaren gainazalean dauka eragina bakarrik, baina gutxinaka muinera iristen da. Bidean esmaltea (kanpoko geruza) eta dentina (barrukoa) suntsitzen ditu.
- c) Azukre gutxiago hartuta, bakterioentzako "elikagai" gutxiago dagoenez, txantxarrak sortzea zailagoa izango da.
Elikadura eta glukosa mailaren erregulazioa
Glukosa mailaren bilakaera
- a) Lehenengo 10 minutuetan ez da glukosa maila igotzen. Gero, odoleko glukosa maila igotzen joaten da, maximoa 70. minutuan lortu arte (ia 8 mmol/dm³). Ondoren, glukosa maila hori jaisten joaten da eta 120. minutuan hasierako kontzentraziora iristen da (5 mmol/dm³).
- b) Ogiak gero eta zuntz (fibra) gehiago izan, orduan eta glukosa maila gutxiago igoko du. Zentzu horretan, ogi zuria zuntz gutxien daukan ogia da eta integrala gehien daukana. Azken hau hartzea osasuntsuagoa dela esan daiteke.