Digestio, Arnas, Zirkulazio eta Iraitze Sistemak: Funtzioak eta Gaixotasunak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Digestio Sistema

Funtzioak: Elikagaiak digeritzea edo eraldatzea, mantenugai bilakatu arte, eta mantenugaiak eta ura xurgatzea eta odol-zirkulaziora eramatea.

Digestio hodiaren parte: Ahoa, faringea, heste meharra, heste-gorria, urdaila, heste lodia, uzkia.

Guruin erantsiak: Listu guruinak, pankrea, gibela, heste meharrari lotuta.

Digestio Faseak

Mastekatzea, listuztatzea, irenstea, urdail-digestioa, heste-digestioa, mantenugaiak xurgatzea, gorozkiak ekoiztea.

Digestio Arazoak

Gastritisa, Hepatitisa, Ultzera peptikoa. Azterketa endoskopikoa egin daiteke gaixotasunen bat dagoen jakiteko.

Arnas Sistema

Funtzioak: Organismoan oxigenoa sartu eta karbono dioxidoa kanporatu.

Organoak eta atalak: Arnasbideek eta birikek osatzen dute. Sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea, bronkioak, bronkioloak. Birikak bronkioloz eta birika-albeoloz osatuta daude. Pleura, beste arnas organo bat da eta sahiets arteko muskuluak eta diafragma.

Prozesua

Airearen iragazketa, airearen epeltzea, gas trukaketa.

Gaixotasunak

Asma bronkiala, Bronkitis akutua, Enfisema. Espirometria azterketa bat eginez neurtu al dezakezu aire bolumena.

Zirkulazio Sistema

Funtzio nagusiak: Mantenugaiak eta oxigenoa banatu, zelulak sortutako hondakinak biltzea eta kanporatze-organoetara bideratu, hormonak garraiatu eta elementu zelularrak zirkularazi.

Organoak eta atalak: Odol-hodiek eta odolak osatzen dute. Bihotzak 3 ehun geruza ditu: Perikardioa (babes funtzioa), Miokardioa (mugiarazten duen muskulua), Endokardioa (barrualdea estaltzen duen ehun epitelialezko geruza).

Odola, odol-hodietan zehar dabil. Arteriolak arterien adarkadurak dira. Benulak zainen adarkadura. Kapilarrak arteriolen eta benulen adarkadurak. Odola plasmaz eta elementu zelularrez osatuta dago. Plasma likidoa da.

Elementu Zelularrak

Eritrozitoak, Leukozitoak, Tronbozitoak.

Odolaren Zirkulazioa

Zirkulazio nagusian odola gorputzeko organoetan zehar dabil. Zirkulazio txikian odola biriketatik bihotzetaraino doa.

Gaixotasunak

Arterietako hipertentsioa, Ateroesklerosia, Bihotzekoa.

Iraizte-Sistema

Organoak eta atalak: Gernu-aparatua, giltzurrunek eta gernu-bideek osatzen dute. Giltzurrunak, Gernu-bidea, Ureterrak, Maskuria, Uretra.

Gaixotasunak

Giltzurrunetako hutsegitea, zistitisa, Pielonefritisa.

Entradas relacionadas: