Digitalizazioaren eta Teknologia Berrien Azterketa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB

Digitalizazioa

Digitalizazioa: teknologia digitala ekonomia osoan ezartzen da, eta kontsumoari, produzioari, enpresen antolamenduari eta horiek kudeatzeko moduari eragiten die.

Big Data

Big Data: abiadura handian sortzen diren hainbat motatako datuen bolumen handia da, eta algoritmo egokien bidez prozesatu ondoren, informazio erabilgarria eta baliotsua lortzeko aukera ematen du.

Adimen Artifiziala

Adimen artifiziala (AA): makinek giza arrazoiketa imitatzeko duten gaitasuna da, jasotzen duten informaziotik abiatuta zereginak egiteko eta etengabe hobetzeko. Ikaskuntza auto-matikoa AAren parte da, eta ikaskuntza sakona horren azpimultzo bat da.

3D Teknologiak

3D teknologiak: objektu edo irudi bat erreala balitz bezala birsortzeko aukera ematen du, eta 3D inprimagailuei esker, sektore askotan aplikazioak izan ditzaketen objektu fisikoak egin daitezke.

Errealitate Birtuala

Errealitate birtuala: ituraz errealak diren objektu eta eszenen ingurune bat teknologia informatikoaren bidez sortzea da, eta erabiltzailearengan bertan murgilduta egotearen sentsazioa sortzen du.

Aplikazioak

  • Bideojokoak: entretenimenduaren sektorean, etxean egiteko hamaika jarduera eskain daitezke.
  • Arkitektura: posible da eraikuntza proiektua bezeroei erakustea, argiztapenari edo espazioari buruzko ideia errealagoa egiteko obra hasi aurretik.
  • Medikuntza: ikasleak eta doktoreak trebatzeko erabiltzen da, eta hainbat aldiz egin dezakete prozedura bat, ondo egitea lortu arte. Fisioterapia-tratamenduetan ere bai, jolasetan mugimendu errepikakorrak eginez, edo fobiak edo beldurrak tratatuz, hala nola altueraren beldurra.
  • Kultura: museo batzuek ibilbide birtualak eskaintzen dituzte beren aretoetan, obra batek irudikatzen duen une historikoarekin lotutako esperientziak bizitzeko, adibidez.
  • Gastronomia: inguru bateko plater tipiko bat dastatzeko aukera dago, eta birtualki joan daiteke jatorrizko lekura eta ingurura.
  • Hezkuntza: kasteko zailtasunak dituzten eta metodo indibidualizatuagoak behar dituzten ikasleei ikasteko aukera bisualagoa eta egokituagoa eskaintzen die.

Negozio-ereduak

Negozio-eredua: enpresa baten funtzionamendua erakusten duten oinarrizko elementuak biltzen dituen tresna da, merkatuaren behar bati edo batzuei ematen dien erantzun motaren arabera.

Frankizia: negozio-eredu bat da, non aitortutako enpresa baten jabeak hirugarren bati saltzen dizkion bere marka, logoa, nortasun korporatiboa eta, azken batean, negozio-eredua bera ustiatzeko eskubideak.

Canvas eredua: negozio-eredu bat modu bisualean garatzeko eta erakusteko tresna estrategikoa da. Business Model Canvas ere deitua, Alexander Osterwalder eta Yves Pigneurrek diseinatu zuten, 2004an.

Berrikuntza: produktu edo prozesu berria edo hobetua da (ala biak batera), unitate instituzionalaren aurreko produktu edo prozesuetatik nabarmen bereizten dena eta erabiltzaile potentzialen eskura jarri dena (produktua) edo unitate instituzionalean ezarri dena (prozesua).

AZKA: munduak negozioen testuingurua inguratzen duen etengabeko aldaketen eta garai zailen erritmo horri dagokio, eta honela deskribatu dezakegu: aldakorra, ziurgabea, konplexua eta anbiguoa.

Enpatia-mapa: enpresaren bezero-eredua personalizatzeko, ezaugarritzeko eta ezagutzeko aukera ematen duen tresna da.

Mapa Kontzeptual Bat Sortzeko

  1. Segmentatu: lehen urratsa bezeroak dituzten ezaugarri komunen arabera taldekatzea da: diru-sarreren maila, bizimodua, adina...
  2. Gizatiartu: bigarren urratsa segmentu bakoitzerako eredu bat sortzea da, izenarekin, adinarekin, irudiarekin... Pertsonalizatzeak irudi mental bat egiten laguntzen du eta fokua pertsona horrengan jartzen.
  3. Enpatizatu: oinarrizko galderei erantzuten diegun funtsezko etapa da: zer pentsatzen eta sentitzen duen, zer ikusten duen, zer entzuten duen, zer esaten eta egiten duen, zeintzuk diren bere beldurrak eta motibazioak.
  4. Baliozkotu: mapa aldizka aztertu behar da, planteatutako hipotesiak egiazkoak diren ala ez egiaztatzeko. Aurkikuntza berriak gehitu behar dira eta akatsak zuzendu.

Entradas relacionadas: