Diktadura Frankista Euskal Herrian: Errepresioa eta Ekonomia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN

II. Errepublikaren ondoren, 1936ko uztailean Altxamendu Nazionalarekin eskuinek Gerra Zibila hasi zutenetik, ez zen urtebete baino gehiago izan frankistek euskal lurraldeak menperatu zituztela. Gerrak kalte handiak eragin zituen Errepublikaren alde tinko jarraitu zuten Bizkaia eta Gipuzkoan; ez horrenbestekoak, ordea, altxamenduaren alde jarri ziren Nafarroa eta Araban.

Frankismoaren Ondorioak Euskal Herrian

  1. Errepresioa

    Frankistek izugarrizko errepresioa ezarri zuten euskal lurretan. Batetik, altxamenduaren aurkako oro zigortua izan zen: preso hartua, fusilatua, edo erbesteratu beharra izan zuten askok. Guztira, 200.000 euskaldunen galera kalkulatzen da.

    Bestetik, euskal kulturaren edozein adierazpen zorrozki debekatua izan zen:

    • Kantua eta dantza.
    • Euskara bera ere.
  2. Eragin demografiko eta ekonomikoak

    Eragin demografikoak

    Gerra osteko higiene, osasun eta elikadura baldintza gogorrek (gosearen urteak) eragindako gaixotasunek heriotza-tasa handitu zuten. Soldadutza luzeek ezkontzarik eza eta, beraz, jaiotza-tasa baxua eragin zituzten. Horri gerran hildakoak gehitzen bazaizkio, ikus daiteke urte horietan zehar zenbateko aldaketa izan zen (hala ere, 1950etik aurrera, baby-boom delakora iritsi artean, normalizatzen joan zen apurka).

    Eragin ekonomikoak

    Ekonomiaren aldetik, frankistek, gerrako arma-beharra eta autarkian behar zen autoprodukzioa zirela medio, euskal lurretako industria babestu zuten. Hala, urte luzez lortu ez zuen produkzioa izatera iritsi ziren 1938an.

  3. Estatuaren zentralismoa

    Zentralismoa lortzeko, autonomia estatutua ezabatzea izan zen lehen neurria. Bizkaia eta Gipuzkoan foru eta kontzertu ekonomikoak ere kendu zituzten. Administrazioan eta elizan, funtzionarioen "garbiketa" egin eta erregimenaren aldekoak ezarri zituen Frankok. Hala, probintzia bakoitzean Gobernadore Zibil bat ezarri zuen.

Gerra Osteko Industrializazioa eta Hazkundea (1945etik aurrera)

1945etik aurrera, demografiaren egitura gerra aurretikora itzultzen hasi zen. Bigarren industrializazioa etorri zen.

Hirietan, Frankok autarkia garaian industria babesteko abiarazitako neurriek (Bizkaian eta Gipuzkoan industria asko zegoen) eragin mesedegarria izan zuten. Euskal Herriko industriak Espainiako garapen hoberena eduki zuen. Horrek guztiak, 50eko hamarkadan zehar, bertako biztanleria %2 haztea eragin zuen, penintsulatik industrian lan egitera etorritako jendearen eraginez. Horren ondoriozko ekonomia-hazkundeak eraginda, gizarte industrializatu bilakatu zen euskalduna.

Euskal probintzietan, autarkia guztian zehar errentek gorakada izan bazuten, are handiagoa etorri zen Egonkortze Planetik (1959) aurrera, batez ere industria siderometalurgikoan eta kimikoan. Hasieran, industria babestuarekin, produkzioaren ia bostena esportatzen bazuten ere, merkatuaren liberalizaziotik aurrera nabarituko da benetan Espainiak jasandako isolamendua, industriek Europakoekiko duten atzerapena eta ezin lehiatzea ikustean.

Gerra osteko erregimenaren errepresioak, gainera, oso gatazka gutxi eragin zituen.

Entradas relacionadas: