Diktadura frankista Euskal Herrian: Errepresioa eta garapena

Electrónica9,08 KB

Diktadura frankista Euskal Herrian (1937-1975)

1. Autarkia (1939-1959): Errepresioa eta miseria

Gerraostea: Errepresio politiko eta soziala

Euskal lurraldea okupatzean gaitzespenak hasi ziren. Agintari politikoko askoren kontrako errepresioa eta askatasun publikoen kontrola abiatu ziren; baita apaizgo nazionalistaren kontrako errepresioa ere. Kontzertu Ekonomikoaren ezabatzea Bizkaian eta Gipuzkoan ("probintzia traidoreak"). Errepresioak irakaskuntzaren munduari eragin zion. Komunikabideei dagokionez, guztiak itxi eta beraien ondasunak Mugimenduko prentsaren esku jarri zituzten. Antzekoa gertatu irratiarekin. Euskara eta euskal kulturaren zeharkultural eta sinboliko guztiak zigortu ziren. Ezin zen euskaraz hitz egin, ezta izenik erabili Erregistro Zibilean, aldatzera behartu... Helburua euskal nazionalismoa zigortzea zen.

Autarkia: Depresio ekonomikoa eta miseria

Euskal industria estrategikoa matxinatuen esku geratu zen sutsitu gabe. Industriak arazoak izan zituen autarkiara egokitzeko: lehengai eta erregai rikeza. Bestetik, INIren inbertsio kopuru txikia Euskal Herrian. Espainian bezala merkatu beltza (estraperloa) hedatu zen. Gerraosteko urteak ekonomikoki gogorrak izan ziren; 1950. hamarkadan liberalizazioa eta industriaren hazkunde-erritmoa azkartzea etorriko dira.

Francoren aldekoak

Francoren erregimenak Armada, Eliza, enpresari, hirietako erdiko mailaren zati handiaren eta nekazari jabeen laguntza izan zuen. Euskal burgesiak galdutako agintea berreskuratu ezezik, ezinbestekoa bilakatu zen Estatuarentzat emandako laguntzagatik. Udalak, ministerioak... euskal abizenez bete ziren hainbat hamarkadatan.

Oposizioa: Erbesteko Euskal Jaurlaritza

Oposizioari asko kostatu zitzaion erregimenari erantzungo zion eredu politiko eta sindikala eratzea. Frankistek Bilbo konkistatu ondoren, Eusko Jaurlaritza Kataluniara joan zen, eta Bartzelonan hartu zuen egoitza. Ondoren Frantziatik joan zen. Gabezia ekonomikoko urteak ziren, eta B.M. gerra piztu zen. Agirrek lortu zuen EEBBetara ihes egitea. Euskal arazoa munduan zabaldu zen. Hainbatek ekitaldi antolatu zituen: "Euzko Deya".

B.M. Gerran, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza ireki zituen Londresen eta New Yorkean, eta harreman onak izan zituen AEBko gobernuarekin. Itxaropena sortu zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean. Barnean, Baionako Ituna sinatu zuten indar politiko eta sindikal guztiek, Espainian demokrazia ezartzeko, Francoren erregimena amaiaraziko zutela uste baitzuten. Lan baldintzak gogorrak ziren eta frankismoaren kontrako oposizioak greba orokorra antolatu zuen. Errepresio gogorraren ondorioz lagunak atxilotu zituzten. Hau frankismoaren aurka egindako manifestaziorik garrantzitsuena izan zen.

Gerra Hotzarekin frustrazioa etorriko da. Mendebaldeko potentziek Franco aliatua hartzen dutenean bere antikomunismoagatik. Errepresioak oposizioarekin amaitu eta gobernu frankistak nazioarteko onarpena lortu zuen (Vatikanoarekin konkordatua, AEBekin akordioak eta NBEn sarrera).

Saiakera berria: Euskal Mundu Biltzarra. Bere helburuak: konfiantza berrezarri Eusko Jaurlaritzan, Euskal Estatutua hertsiki eskatu eta Baionako Ituna. 1960.ean Agirre lehendakaria izendatu zen.

2. Garapena ekonomikoa ("Desarrollismoa") (1960-1975)

Ekonomia aldaketak: Industrializazio aro berria

Euskal Herria etapa berri batean sartu zen. Egonkortasunerako Plana izan zen abiapuntua: atzerriko kapitalak heldu, enpresa berriak sortu eta milaka etorkin heldu ziren. Industrializazioaren aro berria Bizkaian eta Gipuzkoan garatu zen, faktore hauek eraginda: eskulan ugari eta merkea, finantziazio egokia, teknologiaren inportazioa eta euskal esportazioen hazkundea. Industriaren astunaren (siderurgia) hedapena izan zen. Arazoak ere egon ziren: dibertsifikazio eta lehiakortasun maila apala, energiaren gehiegizko kontsumoa, kutsadura handia...

Araba eta Nafarroako industrializazioa bertako erakunde publikoek bultzatua izan zen. Arazoa: hiriburuen makrozefalia. Mugimendu kooperatibistaren sorrera Arrasaten: ULGOR, berogailuak eta sukaldeak ekoizteko, adibidez. Gaur egun, mugimendu kooperatibista Euskal Herriko lurralde guztietan hedatu da eta kontinente guztietan ditu enpresak.

Laburtuz: industrializazioa, ekonomi hazkundea, barnealdeko landa-eremuetako biztanleriaren hustutzea, etorkin etorrera masiboa (biztanleria ia % 50 hazi zen), urbanizazio-prozesu sakona eta kaotiko samarra.

Gizarte aldaketa eta oposizio berria

1960/1970 urteetako garapen ekonomikoaren ondorio garrantzitsua erregimen frankistaren aurkako oposizio berria sortzea izango da. Hiru taldek protagonizatu zuten:

  • Langile mugimendua: Indar berritu zen, oposizio kolektiboaren lehentasuna langileena izan zen. Belaunaldi aldaketak estrategia berria agertarazi zuen. Alderdi Komunistak bultzatutako inguruan sortutako Langile Komisioen (CCOO) bidez. 1962 eta 1967 urteen artean lan gatazka ugari izan ziren; grebarik garrantzitsuena Bizkaiko Etxebarriko Labe Garaietakoa izan zen: ugazaben eta erregimen frankistaren aurkako enfrentamendu gogorrak gertatu ziren. Gatazka hauek agerian utzi zuten langileen mugimenduaren garrantzia eta antolakuntza maila. Euskal langileria frankismoa gehien desligitimatzen lagundu gizarte klasea izatera iritsi zen. Erregimenaren erantzuna salbuespen egoera eta errepresio gordina izan ziren.
  • Euskal kleroaren belaunaldi berria: Euskal Elizak antzeko bidea egin zuen. Hainbat urtez isilean eta erakunde frankisten kontrolpean iragan ondoren, 1960. urteetatik aurrera jarrera militante eta nazionalista hartu zuen. Elizak paper handia izan zuen Juventude Obreras Católicas (JOC) eta Hermandad de Obreros de Acción Católica (HOAC) erakundeen sorreran. Lantegietan erregimenari egiten zitzaion oposizioan parte hartzeaz gain, gero zuzendari politiko eta sindikalen harrobi ere izan zen. Vatikano II. Kontzilioaren arrimuan haize berritzaileak heldu ziren Eliza Katolikora; gero eta indar handiagoa hartzen ari ziren jarrera eraginkorrak nazionalkatolizismoari eta kontserbadorismoari leial zirenen hierarkiaren kontra. Aipatzekoa da 339 euskal apaizek egindako idazkia (1960), Euskal Herriaren zapalkuntza salatzeko. 1974an liskarrak izan ziren gobernuaren eta Antonio Añoveros Bilboko apezpikuaren artean, apezpikuak Euskal Herriaren kultura-identitatea defendatzeagatik.
  • Mugimendu berriak eta ETAren sorrera: Oposizioko talde politikoek eta EAJk denbora gehitxoa behar izan zuten egoera berriari erantzuteko. Arrazoia, errepresioaren ondorioz barne oposizioak zuen ahulezia eta nazioarteko babesa galtzeak eman zion kolpea izan zen. Euskal burgesia nazionalistaren gazte batzuek EKIN sortu zuten (euskara eta Euskal Herriaren independentziaren aldekoak) eta talde honetatik ETA sortu zen (1959). Gazte horiek zeukaten kritika nagusia zen erbesteko Euskal Jaurlaritzak eta EAJk ez zutela ezer egiten. (Lehenengo urteetan EAJkiko desberdintasunak ez ziren ideologikoak eta Jaurlaritzaren gidaritza onartzen zuten). ETAren nortasun urrak: independentzia, antiespañolismoa, aktibismoa, borroka armatua bere helburua lortzeko (euskal estatu independentea). V. Asanbladan (1967) bere ideologiaren barnean marxismoa bildu eta ekintzetan indarkeria erabiltzea erabaki zuen. Hasieran, legez kanpoko propaganda politikoa banatzen zuten. ETAko buruzagi askok kondenatu erradikalizazioaren ondorioz, hilketak hasi ziren. Lehenengo atentatua 1968.ean gertatu zen. Ekintza horiei erantzuteko, frankismoak terrorrea erabili zuen: jendea atxilotu eta atxilotuak torturatzen zituzten.

Diktaduraren krisia Euskal Herrian (1969-1975)

Bitartean agerikoa zen frankismoaren aurkako oposizioaren sendotasuna: erakunde sindikal eta politikoak, eliza sektore batzuk, intelektualak, ikasleak... 1970.ean, Burgosko prozesuan 16 eta kide epaitu eta Gerra Kontseiluak sei heriotza-zigorra ezarri zituen; protesta eta greba ugari izan ziren euskal lurralde osoan. Hau izan zen diktaduraren mobilizazio handiena. Protestak Espainian ezezik atzerrian ere egin ziren. Epaiketari esker, ETAk bere historiako ospe eta publizitaterik handiena lortu zuen, eta 1968ko belaunaldiko gazte asko erakarri zituen. Carrero Blancoren atentatuak proiekzio handia ekarri zuen, buta barne arazo handiak ere bai. Tirabirek ETA militarra eta politiko-militarra bereiztea ekarri zuten.

Euskal Herriko egoeraren bereizgarri, aldarrikapen politikoei estuloturiko gizarte-mugimendu garrantzitsu batzuk gorpuztea izan zen: amnistia, euskara eta askatasun borroka. Ekintza eta errebindikazio antifrankistak biderkatu ziren. Kultura arloan berpizkunde bat eman zen; euskararen eta Euskaltzaindiaren suspertze prozesua abiatu zen. Lehenbiziko ikastolak sortu ziren, eta artearen zein kulturaren artista euskaldun garrantzitsuak nabarmendu ziren.

Descargar

PDF Word HTML