Diktadura Frankistaren Finkapena eta Krisialdia: Bilakaera eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,56 KB

gaia: Diktadura Frankistaren Finkapena eta Krisialdia

Frankismoa Franko jeneralaren Guda Zibila irabazi eta 1975ean ohean hil zen arteko aldiari deritzo. Sistema diktatoriala ezarri zuen, botere osoa bereganatuz.

Frankismoaren Zutabeak

  • Oinarri ideologikoak: Nazionalkatolizismoa, militarismoa, nazionalismo espainiarra eta korporatibismoa.
  • Oinarri soziala:
    • Falangea: alderdi bakarra, gizarte-mailako arlo guztien kontrola bere eskuetan zuena.
    • Eliza katolikoa: erregimena moralki legitimatu zuena.
    • Armada eta botere oligarkikoak: baita klase ertainaren eta langileriaren zati bat, “apolitikoak” deiturikoak.
  • Oinarri politikoa: Liberalismo politikoaren aurkakoa. Frankok ez zuen konstituziorik idatzi. Frankismo osoan zehar ez zen botere banaketarik eman; estatu-buruak eta botere exekutiboak legegilea eta judiziala erabat kontrolatu zituzten. Baina, erregimenaren beharren arabera, legeak aldarrikatu zituen, atzerriko gertakari eta presioengatik, frankismoaren biziraupena eta garapena ziurtatzeko.

Frankok aldarrikatutako lege batzuk: Lanaren Forua, Gorteak eratzeko Legea, edo, diktadura finkatzeko, 1958an, Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea.

Frankismoko Faseak

Garapeneko Espainia

Aldaketak Ekonomian

1959ko Egonkortze Plana gaindituta, teknokraten garapen-ideologia nagusitu zen. Espainiak, hirurogeiko hamarkadan, hazkunde-tasarik altuenetakoa izan zuen. Industrialak ziren eremuak garatu ziren, eta prozesu industrialean bi sektore berri sortu ziren: automobilgintza eta etxetresna elektrikoak. Biak garapen ekonomikoa bultzatu zuten ardatzak izan ziren. Mirari ekonomikoaren onuradunak banka eta industria talde handiak izan ziren. Azkenik, 1963an, Gizarte Segurantzarako Oinarrien Legea aldarrikatu zen.

Aldaketak Gizartean eta Kulturan

Garapen ekonomikoa desordenatua izan zen: gune industrialak (Katalunia eta Madril) eta turismoa (uharteak) garatu ziren. Ondorioak: espekulazio handia, nekazari exodoa hirietara, hirien handipen deskontrolatua eta espainolen ikuspegi berria (kontsumo kapitalista).

Kanpo-Harremanak

60ko hamarkadan, frankistek zilegitasuna lortu zuten nazioartean, AEBekin egindako itunei esker. 1957an Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zen. Frankismoak bitan egin zuen bertan sartzeko eskaera, eta bietan ezezkoa jaso zuen. 1970ean, Lehentasunezko Akordioa sinatu zen, EEEren eta Espainiaren arteko trukea erraztuz. Frankistak merkatu bakarrean sartzen saiatu ziren, baina ez zuten erregimena onartu.

Gizarte Mugimendu Berriak eta Erregimenaren Aurkako Oposizioa

Ekonomia eta kultura garatu ahala, oposizioa gehiago hedatu eta indartu zen. Protesta ekintza gehiago egin ziren.

  • Oposizio “moderatua”: Errepublika defendatu zuten alderdiek beraien posizio ideologikoa moderatu zuten eta monarkia parlamentario baten aldeko apustu berritua egin zuten.
  • PCERen protagonismoa: Langile eta ikasle mugimenduaren gidaritza izan zuen, CCOO sindikatu klandestinoaren eta unibertsitateetan sortu ziren ikasle asanbladen bitartez.
  • Mugimendu nazionalista antifrankistak: Katalunia eta Euskal Herriko mugimendu nazionalistak indarberritu egin ziren.
  • ETA: 60ko hamarkadan, erregimenaren arazo nagusia izan zen, bere jarduera eta erresistentzia gaitasun handiagatik.
  • Klero berriaren jarrera: Klero gazte eta aurrerakoia hierarkiaren eta frankismoaren aurka jarri zen.

Frankismoaren Gainbehera (1969-1975)

Kaleetan egoera gero eta gatazkatsuagoa zen. Sistemaren aurkako mobilizazioek hainbat “salbuespen-egoera” ezartzea ekarri zuten, ETAren jarduera zela eta. Oposizio desberdinen eskakizunen aurrean, frankismoak errepresioarekin erantzun zuen.

1969an, Gorte frankistek Joan Karlos printzea izendatu zuten oinordeko, erregimena mantentzeko. Bestalde, erregimenaren aldekoen artean tira-birak areagotu ziren.

Frankorik gabeko frankismoaren prestakuntzan, 1973an urrats garrantzitsua eman zen: diktadoreak gobernu-burutza Carrero Blancori utzi zion. Bere helburuak inolako aldaketarik ez egitea eta indar frankisten batasuna mantentzea izan ziren. Baina 1973ko abenduaren 20an, Carrero Blanco hil egin zen atentatu batean. Honek frankismoaren zutabeak dardarka utzi zituen.

Arias Navarro izan zen hurrengo gobernuburua, 1974an. Franco gaixorik zegoen, eta azaleratzen hasi ziren erregimenaren barruko kontraesanak eta familia politiko frankisten arteko aurkaritzak. Arias Navarroren gobernuak, hasieran, irekitasunaren aldeko joera erakutsi zuen, baina, ondoren, errepresioa areagotu zuen (anarkista baten exekuzioa, Bilboko Añoveros apezpikuarekin izandako polemika...).

Egoera politikoari, 1973ko petrolioaren krisiaren eragina batu zitzaion. Koiuntura ekonomiko txarrak eta langileen grebak eta protestek egoera gehiago ezegonkortu zuten. Erregimenaren desegite eta sakabanatze sintomak nabariak ziren. ETAren jarduerari beste erakunde batzuena gehitu zitzaion (adibidez, FRAP), baina eskuin muturreko talde paramilitarrek beraien kabuz izua zabaltzea erabaki zuten.

Gobernuak gogortu egin zuen zapalkuntza, eta, 1975eko irailaren 27an, frankismoko azken 5 exekuzio ofizialak burutu zituen. Nazioarteko protesta handia eragin zuen, frankismoa isolamendu politikoan utziz.

1975eko urrian, Hassan II.a Marokoko erregeak “Martxa Berdea” antolatu zuen: milaka marokoarrek Sahara hartu zuten. Azkenik, Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen.

Entradas relacionadas: