Diktadura Frankistaren Sorrera eta Bilakaera (1939-1959): Politika eta Nazioarteko Harremanak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB
gaia: Diktadura Frankistaren Sorrera (1939 - 1959)
Politika
1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Gerra Zibila, eta frankismoa ezarri zen Espainian 1975 arte. Altxatu ziren tropa guztiak bateratu eta buruzagi bakar baten bidez biltzea erabaki zuten, bai gerrako bai ondorengo gobernua bermatzeko. 1936ko irailean, Franco jenerala aukeratu zuten Estatuko Gobernuburu. Hasieratik, sistema politiko gisa faxismoa onartzearen alde zegoen. Bi sistema zituen eredu: Hitlerrena eta Mussolinirena. Bi diktaduretatik bi ezaugarri hartu zituen:
- Bere burua definituko zuen titulua asmatzea (Caudillo), Italian “Duce”, Alemanian “Führer” bezala.
- Alderdi bakar batean biltzeko erabakia hartzea (Falange).
Francoren erregimenak errepublikaren ideia eta monarkiaren berrezarpena baztertu zituen. Lehenengo, parlamentuaren sistema demokratiko eta konstituziogilea deuseztatzea erabaki zuen. Hurrengo erabakien artean, alderdi politikoak eta erakunde sindikalak debekatzea egon zen, grebarako eskubidea eta adierazpen-askatasuna kendu, alderdi politiko bakarra (FET-JONS) osatu zen eta autonomia-estatutuak ezeztatu. Francok sistema totalitarioa ezarri zuen.
Espainiaren Jarrera Bigarren Mundu Gerran
Bigarren Mundu Gerran, Espainiaren jarrera aldakorra zen. Ez zuen inorekin haserretu nahi. Teorian, alemaniar eta italiarren aldeko ageri zen, baina ofizialki neutral deklaratu zen. Denbora hartan, Espainia ia sartu zen gerran, Franco maiz hitz egin baitzuen Mussolinirekin eta Hitlerrekin; azkenean, EEBBekin eta Britainia Handiarekin zituen merkataritza-akordioak alemanek eta italiarrek eskainitakoa baino garrantzitsuagoak ziren. Boluntarioak zirelaren aitzakiarekin, “Dibisio Urdina” bidali zuen errusiarren aurka 1941ean, baina EEBAk gerran parte hartzeak berriro Espainia neutraltasunera itzultzea bultzatu zuen. 1945ean, San Franciscoko konferentzia batean, demokraziaren aurkakoa izateagatik, ez zuen NBE-n sartzea lortu. Nazioarteko giro hura hondatzen hasi zen, eta 1947az geroztik, Espainiak, Gerra Hotzari esker, bere egoera hobetzea lortu zuen.
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Francok, isolamendua saihesteko asmoz, irekitasunaren aldeko joera zuten lege hauen bidez bere ospea hobetzen saiatu zen. 1947an onartutako “Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea”-ren arabera, Espainia erresuma gisa definitu zen, monarkia berrezarriz (erregerik gabe). Francok bere karguari biziarteko izaera eman zion, eta errege titulua izango zuen ondorengoa izendatzeko eskubidea bereganatu zuen.
Erregimenaren Sendotzea (1947 – 1956)
Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zen egoera politikoa bi bloketan banatu zen: kapitalismoa eta komunismoa. Francoren mesederako izan zen. 1947tik aurrera, Mendebaldeko herrialdeek erregimen frankistari buruz zuten iritzia aldatu zuten. Hasieran, demokraziaren aurkakoa izateagatik baztertua izan bazen ere, momentu hartan kontuan hartu zuten Espainia komunismoaren aurkako herrialde bat zela, eta horrek pisu handiagoa izan zuen erabakitzeko orduan. EEBBentzat, Espainia lurralde interesgarria zen, etorkizunean izan zezaketen gerrarako puntu estrategiko gisa. 1950ean, Estatu Batuen Marshall Planaren barnean, mailegu bat eman zitzaion Espainiari, eta NBE-ren ebazpen berri batek erakunde hauetako kide ziren herrialdeei Espainiarekin harremanetan jartzeko aukera eman zien. Erregimenaren onespenaren seinalerik nagusienak 1953an Vatikanoarekin eta Estatu Batuekin sinatutako hitzarmenak izan ziren.
Vatikanoarekin sinatutako konkordatuak Francoren erregimena onartzen zuela adierazi zuen, eta nazioarteko onespena eman zion herrialdeari. Eliza katolikoak indar handia zuen zuzenbidearen eta hezkuntzaren esparruetan. Erregimenaren legitimitatearen eta espainiarrei emango zitzaizkien laguntza ekonomiko eta militarren truke, EEBBk, komunismoaren aurkako puntu estrategiko gisa, Espainian zenbait base militar lortu zituen: Zaragoza, Morón... Isolamendu-egoera horri 1955ean eman zitzaion amaiera, Espainia, Panamak eskatuta, NBEk herrialde kide gisa onartu zuenean.