Diktadurak Europan: Faxismoa, Nazismoa eta Estalinismoa Gerra Arteko Garaian

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB

Lehen Diktaduraren Arrakasta

Gerra arteko Europaren egoera politikoa konplexua zen. Inperio autoritarioak desagertuta zeuden, eta herrialde berri askotan erregimen demokratikoak ezarri ziren. Baina demokrazia haiek hauskorrak ziren. Hasierako urteak krisialdi ekonomikoaren testuinguruan igaro ziren, eta horrek tentsio sozial larriak eragin zituen; horrela, herrialde batzuetan langileen eta nekazarien altxamenduak izan ziren. Goi-mailako eta erdi-mailako klaseetan beldurra zabaldu zen, berriro iraultza komunista etorriko ote zen, Errusian bezala.
Testuinguru horretan, herrialde batzuetan erregimen diktatorialak nagusitu ziren, hala nola Italian; izan ere, 1922an Mussolinik, Alderdi Faxistako buruak, boterea hartu zuen. Espainian, Hungarian, Polonian, Jugoslavian, Portugalen... ere diktadurak ezarri ziren.

1930eko Hamarkadako Muturreko Politika

1929ko krisialdiak demokraziarekiko eta alderdi tradizionalekiko mesfidantza eragin zuen herritarrengan; alderdi haiei leporatzen baitzieten egoeraren errua. Testuinguru hartan, muturreko alderdiek jarraitzaile gehiago lortu zituzten eta erradikalizatu egin ziren.
Alde batetik, langileek eta nekazariek babes handiagoa eman zieten alderdi komunistei. Sobietar Batasuna bihurtu zen jarraitu beharreko eredua.
Horrez gain, gizarteko erdi-mailako klaseak eta goi-burgesiak eskuin muturreko alderdien alde egin zuten, uste baitzuten alderdi moderatuenek ezin izango zituztela beren herrialdeak krisialditik atera, eta, horren ondorioz, iraultza komunista bat etorriko zela. Herrialde askotan ideologia faxistako alderdiak sortu ziren.
Giro nahasi hartan, 1930eko hamarkadan beste diktadura-bolada bat gertatu zen: Austrian, Grezian, Espainian, Alemanian...

Diktadura Mota Desberdinak

Diktadura guztiak ez ziren berdinak. Gehienak gobernu kontserbadoreen esku zeuden, hau da, XIX. mendekoen antzekoak ziren gobernuen esku. Baina hiru erregimen totalitario berri sortu ziren: faxismoa Italian, nazismoa Alemanian eta estalinismoa SESBen. Askatasuna ezabatu eta giza eskubideak bortxatu zituzten.

Entradas relacionadas: