Diktaduraren Krisia Euskal Herrian
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB
1969 eta 1975 artean, nabarmena zen oposizio antifrankistaren sendotasuna handitzen ari zela. Haren adierazleak erakunde sindikalak eta politikoak ziren (horietako asko berriak eta ezker muturrekoak: EN LKI, ORT.), Elizako sektore batzuk, intelektualak, langileak, ikasleak... Euskal Herriaren egoeraren ezaugarri nagusia izan zen aldarrikapen politikoei estuki lotutako mugimendu sozial garrantzitsuak gorpuztea, euskara amnis, eta protagonismo berezia izango dute askatasun orokorren aldeko borrokan.
1970eko Burgosko Epaiketa izan zen (ETAko 16 kideren aurka, eta horietako seiri ez zieten heriotza-zigorrik ezarri) diktaduraren historiako mobilizazio handienak eragin zituen gertaera. Euskal Herr eta Espainian ez ezik, atzerrian ere protestak ugaritu egin ziren. Greba eta manifestazio askorekin, Gobermek salbuespen egoera ezarri zuen behin eta berriz. Gauzak horrela, Francok indultua eman behar izan zien. Erakunde armatuaren ekintzarik ikusgarriena 1973ko abenduaren 20an izan zen, gobernuburua Luis Car Blanco almirantea hil zutenean.
Frankismoaren azken uneetan indarkeria-giroa bizi izan zen, erabateko liskarra. Erregimenaren indarkeria gero eta handiagoaren aurrean, Bilboko gotzain Añoverosek sermoi bat irakurri eban 1977ko otsailean, sistema politikoa eta bere ekintzak kritikatuz. Arias Navarro gobernuburuak mehatxu egin zuen Espainiatik kanporatuko zutela. Testuinguru horretan, abuztuan Dekret Lege Antiterrorista sinatu zen, atzeraeraginezkoa, ETAko eta oposizioko beste talde armatu batzuk epaitzeko, hala nola FRAP.
Unerik gogorrena 1975eko irailean izan zen, ETAren (Juan Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi) eta FRren (Ramón García Sainz, José Luis Sánchez Bravo eta Humberto Baena Alonso) hilketekin. Protesta mugimendu handiak izan ziren nazioartean. Hamahiru herrik aldi baterako kendu zituzten Madrilgo enbaxadoreak, eta 1940an gertatu ez zen bakardade politiko eta moraleko egoeran jarri zuten frankismoa.
1. Gizartean bi jarrera daude euskal gatazkaren harira: batzuk onartzen dute arazoaren existentzia eta beste batzuk errefusatu egiten dute.
2. Paragrafo honetan EHak dituen ezaugarri bereiziak aipatzen ditu, eta zehazki euskera nabarinentzen du. 3. EHren nortasaun berezia mantentzeko eskubidea aldarrikatzen da eta defentsa hori
antolamendu soziopolitiko autonomo baten bidez bideratzeko aukera. 4. Garaiko egoera deskribatu eta salatzen du nortasuna defendatzeko zeuden oztopoak, hala
nola zentsura eta euskararen zapalketa. 5. Euskal elizaren papera deskribatzen du, eta egoera hori aldatzeko parte aktibo hartu behar duela adierazten du.
4)Antonio Añoveros apezpikuak erregimenaren jarrera kritikatzen du, askatasun eta eskubideen aurkakoa baita. Horregatik, Euskal Herriak bere nortasuna mantentzeko eskubidea defendatzen du. Gerra Zibilean zuen jarrerarekin konparatuta, elizaren jarrera nabarmenki aldatu da. Frankismoaren azken etapan euskal eliza katolikoa erregimenaren aurkako jarrera hartu zuen, oposizioa handiagotuz. Gainera, horrelako deklarazio politiko batek kalte handia egin zion erregimenari, agerian utzi baitzuen. Ondorio nabarmena Antonio Añoveros apezpikua erbesteratzeko nahia izango da, erregimenaren iritzia traizio bat izan baitzen. Hala ere, apaizak ez zuen onartu erregimenaren erabaki hori eta ministroak ezkumikatzearekin mehatxatu zituen.