Dinamika: Indarrak aztertu baina higidurari lotuta dago
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB
Newtonen legeetan oinarritzen da: Inertziaren legea, Oinarrizko printzipioak, Akzio-erreakzio legea.
INDARRA: Gorputz bat deforma dezake edo pausagune edo higidura egoera alda dezakeen ekintza da.
Neurtzeko tresna dinamometroa. Unitateak Newton (N), Kilopondio (Kp): 1Kp=9,8N. Magnitude bektoriala: modulua, norabidea, noranzkoa. Bektoreen bidez aztertzen dira.
INDAR SISTEMA: Gorputz berdinaren gain eta aldi berean eragiten duen indar multzoa (IS)
IS BATEN ERRESULTANTEA: Indar sistema bateko indarren batura. Erresultanteak bakarrik lortzen du isren indarren eragina berdina, indar-sistemako indarrak ordezkatzen ditu.
DINAMIKAREN LEGEAK. NEWTONEN LEGEAK.
INERTZIA: Gorputzen propietate bat zeinen bidez pausagune edo higidura egoera ez aldatzeko joera erakusten du.
Inertziaren legea: gorputz batek ez badu indarrik jasaten edo jasandako indarren batura (R) nulua denean (indarren orekan) gorputzak bere higidura egoera eusten du. Geldirik badago geldi jarraitu eta higitzen badago HZU higidurarekin jarraituko du higitzen.
DINAMIKAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK: Gorputz batek nulua ez den indar neto bat jasandakoan, HZUA higidurarekin higitzen da. Indar horrek azelerazioa eragin. Azelerazioa jasandako indarrekiko zuzenki proportzionala da konstante masa izanik.
3.AKZIO-ERREAKZIO PRINTZIPIOA: Gorputz batek indar bat beste bati (akzioa), aldi berean, bigarrenak intentsitate berdineko norabide berean baina aurkako noranzkoan eragiten duen indar bat egingo dio lehenak (erreakzioa). Akzio eta erreakzio indarrak ez dira elkar ezabatzen gorputz desberdinetan aplikatuta daudelako.
GURE INGURUKO INDARRAK
Pisua: Lurrak bere eragin eremuan dauden gorputzei eragiten dien indarra. Magnitude bektoriala da.
Indar normala: Gainazal batek bere gainean dagoen objetu bati egiten dion erreakzio indarra da. Pisuaren zenbakizko balio berdina baina aurkako noranzkoa
Marruskadura indarra (Fr): higiduraren norabidea baina aurkako noranzkoa. Higiduraren aurka egiten duen indarra. Elkar ukitzen duten gainazalen artean izaten da haietako bat mugitu edo mugitzeko joera duen bakoitzean. Fr magnitude bektoriala da. Modulua, norabidea (higidurarena), noranzkoa (higiduraren aurkako)
GRABITAZIO UNIBERTSALA: Gorputz guztiek masa izatearren elkarren arteko erakarpen indarra jasaten dute. Masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala eta haien zentroen artean dagoen distantziaren karratuarekiko alderantzizko proportzionala dena