Dinamikaren eta Indarren Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

1. Kontzeptuen definizioak

a) Defini itzazu hurrengo kontzeptuak:

  • Indarra: Gorputz baten deformazioa eragiteko edo haren higidura- edo pausagune-egoerak aldatzeko gai den edozein kausa da.
  • Dinamika: Indarrak aztertzeaz arduratzen den fisikaren atala da; gorputzen higiduraren aldaketak aztertzen dituen fisikaren adarra da.
  • Dinamometroa: Indarren balioak neurtzeko erabiltzen den gailu bat da. Funtsean, kalibratutako malguki bat da.
  • Mekanika: Indarrek gorputzei eragiten dizkieten efektuak eta higidurak aztertzen dituen fisikaren atala da.
  • Indarren konposizioa burutzea: Hiru indarren erresultantea kalkulatzean, higiduraren norabidea, noranzkoa eta intentsitatea lortzen ditugu.
  • Elastikotasun-konstantea: Malgukiak trakzioari ezartzen dion erresistentzia adierazten du, eta Newton metrotan (N/m) neurtzen da.

Indar-orekan dagoen gorputza

b) Gorputz bat indar-orekan dagoenean:

  • Abiadura konstantea du.
  • Haren gaineko indar erresultantea nulua da.
  • Azelerazioa zero da.
  • Aurreko guztiak.

2. Indarren sailkapena eta adibideak

Indarrak bi talde handitan sailkatzen dira. Zein dira talde hauek? Eman ezazu indar mota bakoitzaren adibide bat:

  • Ukipen-indarrak: Kontaktua, hots, gorputza ukitzea behar dute agerian jartzeko (adibidez, baloiari ostikoa jotzea).
  • Distantzia-indarrak: Elkarrekintza distantzia jakin batek banandutako bi gorputzen artean gertatzen da (adibidez, imanaren erakarpena).

3. Indar erresultantea eta konposizioa

Defini itzazu indar erresultantea eta indarren konposizioa burutzea:

  • Indar erresultantea (R): Gorputzari eragiten dioten indar guztiek batera eraginez izango luketen efektu bera duen indarra.
  • Indarren konposizioa burutzea: Hiru indarren erresultantea kalkulatzean, higiduraren norabidea, noranzkoa eta intentsitatea lortzen ditugu.

4. Hookeren legea eta ariketak

a) Hookeren legearen azalpena

Zer dio Hookeren legeak? Indar batek deformazio bat eragiten badio gorputz bati, indar handiago batek deformazio handiagoa eragingo dio gorputz berari. Malguki baten luzapena edo konpresioa proportzionala da malgukiari eginiko indarrarekiko.

F = k · Δx

  • F: Indarra (N)
  • k: Elastikotasun-konstantea (N/m)
  • Δx: Luzapena edo konpresioa (m)

b) Elastikotasun-konstantearen kalkulua

20 N-eko indarraren eraginpean 5 cm luzatzen da malguki bat. Kalkula ezazu elastikotasun-konstantea:

K = F / Δx
K = 20 N / 0,05 m
k = 400 N/m

5. Dinamikaren printzipioak

Aipa itzazu dinamikaren printzipioak eta adierazi bakoitzak dioena.

6. Eguzkiaren eta Lurraren arteko indar grabitatorioa

Ondoren adierazten diren datuak izanik, kalkula ezazu Eguzkiaren eta Lurraren arteko indar grabitatorioa.

7. Ariketa: Malgukiaren luzapena

Malguki batean 12 N-eko indarra ezartzean, malgukia 3 cm luzatzen da. Zenbat luzatuko da 10 N-eko indarraren eraginpean?

Entradas relacionadas: