Diru Fiduziarioa, Nazioarteko Merkataritza eta Protekzionismoa
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB
Diru Fiduziario Motak
Diru fiduziarioa bi motatakoa izan daiteke:
- Legezko dirua: arlo horretan eskumena duen erakundeak jaulkitako billeteak eta txanponak.
- Banku dirua: idazpenetan jasota dagoena, baina modu birtualean soilik existitzen dena, bankuan dagoelako.
Nazioarteko Merkataritza
Hainbat faktorek eragiten dute nazioarteko merkataritzan:
Ekoizpen-kostuak
Ekoizpen-kostuek eragin erabakigarria dute ondasunen eta zerbitzuen salmentarako ezarritako prezioetan, eta bi faktore hauen araberakoak dira: zer ekoizpen-bitarteko dauden eta zer teknologia erabiltzen den.
Eskaria
Eskariak nazioarteko merkataritza sustatzen du. Izan ere, praktikan, oso zaila da herrialde batek bere kabuz bertako biztanleen lehentasunak edo zaletasunak asetzeko beharrezko guztia ekoiztea.
Neurri Protekzionistak Hartzeko Arrazoiak
Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea
Adibidez, herrialdearen defentsarekin lotutakoak.
Industrializazioa eta enplegua sustatzea
Bi helburu nagusi: atzerriko produktuak herrialde barnekoekin ordezkatzea, eta enpresen etekin eta langileen soldaten bidez herrialdeko errenta handitzea.
Gora egiten ari diren industriak garatzea
Lehiakortasuna lortzeko lagungarriak diren faktore jakin batzuek denbora behar izaten dute garatzeko: teknologiak, eskala-ekonomiak, produktibitateak…
Diru-biltzea
Herrialde bateko edo aduana-lurralde bateko agintariek enpresa inportatzaileei zenbateko jakin bat kobratzea oso diru-iturri garrantzitsua da.
Merkataritza Askea
Argudio nagusiak:
Ekoizpen-faktoreen efizientzia handiagoa
Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu eta horrek enplegua eta aberastasuna sortzen ditu.
Lehia sustatzea eta areagotzea
Herrialde jakin bateko merkatuan atzerritar lehiakideak sortzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute, merkatu-kuota ez galtzeko.
Ondasunen eta zerbitzuen kalitate eta aniztasun handiagoa
Nazioarteko merkataritzarik gabe, produktu jakin batzuk ez genituzke izango, edo urriak izango lirateke.
Eskala-ekonomiak lortzea
Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena areagotu behar baita, kostuak murrizteko.