Dirua, bankuak eta txartelak: Definizioak eta erabilerak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

Dirua: Definizioa eta funtzioak

Dirua: Gizarteak onartu egin dugun truke-bitarteko bat da.

Funtzioak

  • Truke-bitartekoa: Ondasunak ondasunekin trukatzen dira.
  • Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da, eta edukitzaileak bere dirua gorde ahal du. Baina diruak balioa galdu dezake inflazioaren bitartez.
  • Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa, eta horri esker, ondasunen arteko banaketak egin daitezke.

Diru motak

  • Legezko dirua: Billeteak eta txanponak.
  • Banku-dirua: Txartelak.

Banku-kontuak eta eragiketak

Banku-kontuak: Diru-gordailuak dira, banku-eragiketarik ohikoenak ardatz diren produktua.

  • Kontu korronteak edo aurrezki-kontuak: Ageriko banku-kontuak dira, txekeen bidez eskura daitezke funtsak. Aurrezki-libreta erabiltzen da.
  • Txekea: Bankuari ematen zaion agindua, diru-kopuru jakin bat pertsona bati ordaintzeko.
  • Banku-libreta: Bankuek eta aurrezki-kutxek ematen duten liberta txikia.
  • Gazte-libreta: Komisiorik ez eta pizgarririk izaten ditu.

Abantailak

  • Kontratatzeko errazak.
  • Erabateko likidezia.
  • Mugimenduen informazio xehea.
  • Kutxazainen erabilera.

Online bankuen abantailak

  • Erosotasuna.
  • Edozein ordutan jarduteko aukera.
  • Azkartasuna.
  • Eragiketa merkeagoak.
  • Informazio-gardentasuna.
  • Eskaintza edo zerbitzu pertsonalizatuak.

Arriskuak ekiditzeko

  • Ez fidatu toki ezezagunetatik datozen posta elektronikoko mezuez.
  • Sarbide-kodea ez idatzi inon.
  • Toki seguruetan gorde gakoen txartelak edo identifikazio digitalenak.
  • Inoiz ez eman identifikatzaileak mezu, SMS... loturaren batez bidez baldin badator.
  • Babestu ondo pasahitz guztiak.
  • Ez utzi beste pertsona batzuei gakoen zure txartela ikusten.

Txartelak

Txartelak: Finantza-erakunde edo saltoki batek plastikozko euskarri batean igorritako ordainketa-bitartekoak dira.

Mota nagusiak

Banku-txartelak

Finantza-erakunde batek igortzen ditu; oro har, banku edo kutxa batek. Erosketak egiteko eta kutxazainetan dirua ateratzeko erabil daitezke.

Bankukoak ez diren txartelak

Txartela igorri duen saltokian soilik erabil daitezke.

Txartel motak erabilera kontuan hartuta

  • Zordunketakoak: Haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da; erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari elkartutako kontutik.
  • Kreditukoak: Zordunketa-txartelek ez bezala, aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan banku-kontuan funtsik ez badago ere.
  • Txanpon-txartela: Ordainketak egiteko aukera ematen dute, aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte.
  • Txartel birtualak: Internetetik erosteko bakarrik balio dute; ez dute euskarri fisikorik.
  • Ordainketa-pasabidea: Enpresa batzuek bezeroen eta komertzioen artean eskaintzen duten ordainketa-bitartekaritza zerbitzua da.

Entradas relacionadas: