Dislexia eta Hizkuntzaren Aldakortasuna: Gida Osoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Dislexia: Definizioa, Jatorria eta Motak

Dislexia hizkuntza-gaitasuneko arazo bat dutenean sortzen den idatzizko hizkuntza-patologia da. Espero gabeko izaera du eta kronikoa da. Dislexikoa den pertsona batek bide fonologikoan deskodifikazio akastuna egiten du eta bide lexikotik ez da gai esanahi bat ematera iritsi.

Jatorria

  • Genetikoa: Belaunaldiz belaunaldi transmititutakoa.
  • Neurologikoa: Garunean alterazio bat jasatean.

Nori gerta dakioke?

Bai haurrei, bai helduei ere gerta dakieke gaixotasun hau pairatu. Hauekin batera azaldu badaitezke ere, zailtasunak ez dira hurrengo egoerek eragindakoak:

  • Koefiziente intelektual arrunta dute.
  • Ez dute ez arazo fisikorik, ez psikikorik, ez soziokulturalik, ezta ikusmen- edo zentzumen-arazorik ere.
  • Eskolatze egokia dute.
  • Ikasteko grina dute.

Motak

Prozesamendu-bideei dagokienez, hiru dislexia mota bereizten dira:

  1. Fonologikoa edo zeharkakoa
  2. Superfiziala
  3. Sakona edo mistoa: Aurreko biak batera agertzen direnean, hau da, irakurleak entzumen- eta ikusmen-akatsak egiten dituenean.

Tratamendua

Ez dago dislexiarentzako tratamendu nagusirik, izan ere, ezin baitira bi pertsona dislexiko berdin egon; horregatik, tratamendu pertsonalizatuak egiten dira.

Hizkuntzaren Unibertsaltasuna eta Aldakortasuna

Aldakortasuna hizkeretan nabaritzen da, hizkuntzaren baitan. Aldakortasunak hizkuntzak sortzen ditu, eta hizkuntzen baitan hizkerak.

Dialektoa

Eremu geografikoaren araberako aldaera da. Tokian tokiko hizkera, estandarretik (araututako hizkera, bere eremu propioa duena) bereizten duten ezaugarriekin (ahoz zein idatziz). Desberdintasun hauek lexikoak, ahoskerakoak, morfologikoak... dira. Batasun handiena sintaxian dago. Euskal dialektoak ere eremu geografikoen araberakoak dira.

Sozialektoa

Aldagai sozialek mugatzen duten hizkera, adibidez, Black English. Aldaera bakoitzak bere arauak ditu.

Idiolektoa

Norbanakoarenak baino ez diren ezaugarriek osatutako aldaerak.

Erregistroak eta Aldaerak

Hizkera jasoa (estandarra) eta lagunartekoa eremu sozialaren araberakoak dira. Hiztegiari, sintaxiari... eragiten diote. Lagunartekoaren barruan "jerga", "argota" eta "kode-aldaketa" ematen dira. Azken hau elebidun batek bi hizkuntza nahasten dituenean gertatzen da. Beste hizkuntza bateko hitz bat tartekatzea "interferentzia" bat da. Laburdurak ere ageri dira, adibidez: "mate",...

Entradas relacionadas: