Disoluzioak, Dispertsio Koloidalak eta Osmosia Biologian

Enviado por 98noelia98 y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Disoluzioak

Hainbat molekularen nahaste homogeneoa da. Gutxienez bi osagai ditu:

  • Disolbatzailea (gehienetan ura).
  • Solutua, hots, disolbatzen den substantzia.

Disoluzioan, partikulak ezin dira begi hutsez ez mikroskopioz bereizi, eta ez dute argia barreiatzen. Bizidunetan, gatz mineralak eta molekula organiko txikiak (monosakaridoak, aminoazidoak, etab.) disoluzioan agertu ohi dira.

Dispertsio Koloidalak

Dispertsio koloidalean edo koloidean, solutua ez da disolbagarria, baina partikulak gai dira inguru osoan modu homogeneoan barreiatzeko, zenbait egunetan ez sedimentatzeko eta edozein iragazkitatik pasatzeko. Disoluzioen antza dute, baina argia barreiatzeko gaitasuna dute, argipean nolabaiteko uhertasuna azalduz. Izaki bizidunen molekula organiko handi gehienak (proteinak, polisakaridoak, azido nukleikoak, etab.) koloide gisa daude.

Dispertsio Koloidalen Egoerak

Dispertsio koloidalak bi egoeratan egon daitezke:

  • SOL egoeran: dispertsioaren forma jariakorra.
  • GEL egoeran: koloideak ura galtzen duen egoera. Gelatina itxura du, eta molekulek lekualdatzeko erresistentzia handiagoa dute.

Soletik gelerako aldaketa itzulezina da; aldiz, geletik solerakoa itzulgarria da, deshidratazio-muga jakin bat gainditu ezean.

Osmosia

Fenomeno fisiko bat da, non mintz erdi-iragazkor batez banandutako kontzentrazio desberdineko bi disoluziok kontzentrazioa berdintzeko joera izango duten. Horretarako, kontzentrazio txikiagoa duen disoluziotik disolbatzailea (ura, gehienetan) disoluzio kontzentratuenera pasako da. Uraren (disolbatzailea) jarioa bi disoluzioek kontzentrazio bera eduki arte gertatzen da. Jario hori geldiarazteko egin beharko litzatekeen presioari presio osmotikoa esaten zaio.

Disoluzio Motak Kontzentrazioaren Arabera

Kontzentrazio bereko disoluzioei isotonikoak edo isosmotikoak deritze. Kontzentrazio desberdinekoak direnean, kontzentrazio handienekoari hipertonikoa edo hiperosmotikoa esaten zaio, eta diluituenari hipotonikoa edo hipoosmotikoa.

Fenomeno Osmotikoak Zeluletan

Mintz plasmatikoa mintz erdi-iragazkortzat har daitekeenez, fenomeno osmotikoak pairatzen ditu. Zelula gehienak ingurune isotonikoan bizi dira, baina batzuek ingurune hipotoniko zein hipertonikoak pairatu behar dituzte.

Entradas relacionadas: